Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/02/14

Ortuzar: “EAJ-PNVk eginahalak egingo ditu Euskadik aurrekontuak izan ditzan"

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren presidenteak baieztatu duenez, bere alderdiak "ahal duen guztia" egingo du Euskadik aurrekontuak izan ditzan; azpimarratu duenez, talde jeltzalea "negoziaketa eta adostasunera irekita dago", hau da,gainerako alderdiei eskatu dien jarrera bera.

rss Ezagutzera eman

Ortuzarrek adierazpen hauek eskaini ditu Iñigo Urkullu Lehendakariarekin ordu eta erdiko bileran egon ondoren, Aurrekontuen negoziaketarako gaietan Ortuzarrek defendatu du hasierako egoera dela aurrekontuak egiteko 1200 milioi euro gutxiago daudela "datu objektiboa da, eta gure abiapuntua": Gaineratu duenez Lehendakaria "egoera  gidatzen ari da, zailtasunez jabetuta baina oraingo krisiari aurre egiteko baliabideak nondik atera daitezkeen jakinik". "Zalantza izpirik ez dut, martxoaren 12an egin ahal dien aurrekonturik onenak aurkeztuko direla" azaldu du. 

Zentzu honetan baieztatu du Eusko Jaurlaritzaren modura, EAJ-PNV ere "bere ahalegin guztia" jarriko duela Euskadik aurrekontuak izan ditzan; zentzu honetan gogoratu du Kontuak onartzea ez dela soilik Exekutiboaren kontu bat, baizik eta Euskadi eta euskal gizarte osoarena ere. "Hausnarketa hau alderdi guztiok barneratu beharko genuke" defendatu du.

EAJren presidentean azpimarratu du Lehendakariari lagunduko diotela aurrekontuek Eusko Legebiltzarraren oniritzia jaso dezaten eta "negoziaketa zabalaren" aldeko apustua egiten dutela esan du, gainerako alderdi politikoei eskatzen zaien jarrera bera. "Akordio ugari eta anitzetara iristeko gai izango al gara!, indar politiko guztiekin ezin bada, ea gehiengo batekin lortzen dugun" azaldu du. 

EH Bilduk eta PSEk Lehendakariari Exekutibo zentralaren aurrean autogobernuaren defentsan "oldarkorrago" izateko egin dioten eskariari buruz esan duenez " EAJ-PNV izan da azken 30 urteotan euskal autogobernuaren defentsan "ia bakarrik" agertu dena". " Batzuetan bakardade osoan jardun izan du, ezker abertzalea ilargiari begira zegoelako eta PSOEk Madrilen gobernatzen zuelako edo Diputatuen Kongresuan gure autogobernua Oinarrizko Lege bidez ahultzeko, PPren ondoan bozkatzen zuelako" defendatu du .

  Berri ikusiagoak...