Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2015/04/11

Maite Etxebarriarentzat “garrantzitsuena da Abanto-Zierbenan bizi diren pertsona guztiekiko konpromisoa, bereziki egoera txarrenean daudenekin”

Oraingo alkate andrearen ametsetako bat da Meatzaritzaren Kultur eta Ingurumen Parkearen egitasmoa gauzatu ahal izatea

rss Ezagutzera eman
Maite Etxebarriarentzat “garrantzitsuena da Abanto-Zierbenan bizi diren pertsona guztiekiko konpromisoa, bereziki egoera txarrenean daudenekin”

ARGAZKIA JAITSI

Maite Etxebarriak 2013 urtean egin zen alkate, Manu Tejada Abanto-Zierbenako lehenagoko alkatearen eskutik hartu zuen aginte makila. Aurreko urteetan (2011-2013) Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzia izan zen. Oraingo honetan, aho batez izan da aukeratua Abanto-Zierbenako Jeltzaleen Uri Batzarrean. EAJ-PNV-ren Uri Buru Batzarreko burukide ere izan da. Psikologian doktoratua da eta Bizkaiko Foru Aldundiko IFAS erakundean lan egin du, adin txikien hezitzaile gisa.

Etxebarriak oso argi dauzka Udalean hurrengo lau urteotan egin beharko dituen lanak: “Garrantzitsuena da Abanto herrian bizi diren pertsonen beharrizanei eta beraiekin hartutako konpromisoari erantzutea, eta oso modu berezian krisiaren zartako gogorrak pairatu dituztenen egoerak konpontzea”. “Ez ditugu ahaztu behar gizarteratzeko eta lan munduratzeko egin behar diren politika eraginkorrak (langabe, gazte, emakume eta talde ahulei zuzenduak) eta herriko ekintzaileei, enpresei eta merkatariei eman beharreko babesa”.

“Herriarentzat oso gauza ederra litzateke Meatzaritzaren Kultur eta Ingurumen Parkea egitea, hori baita gure egitasmo estrategikoetako bat. Herritarrei udal zerbitzu hurbilak ematen segitzea eta auzoak eta topaguneak mantentzen eta hobetzen segitzea ere badira legegintzaldi honetarako ditugun ardatz nagusiak” esan du jeltzaleen alkategaiak.

Etxebarriak ezin du ezkutatu Abanto-Zierbena herrian bizitzeak ematen dion harrotasuna “herritarrak dira herriak duen onena. Pertsona langileak, atseginak, adeitsuak eta udalerria lasaitasunez eta gogo onez gozatu nahi dutenak. Herri bizia daukagu eta kultur eta kirol taldeek parte hartze eredugarria eskaintzen digute”.

Ezkondua da eta bi seme ditu, bata 5 urtekoa eta bestea urte bikoa. Oso gustuko du Abanto ingurutik ibiltzea: “Triano mendiak, Meatze Laburra, ibilbide berdea eta plaza eta parkeetako giroa gozatzea. Maite dut nire familia, nire lehentasuna da”. Ez du esan gabe utzi nahi oso musika zalea dela “nire arnasgunea da eguna gogor datorkigunean”, esan du.  

  Berri ikusiagoak...