Prentsa Aretoa
2015/04/09
Xabier Cuellarren esanetan, “Trapagaran aldatu egin da EAJ-PNV gobernuan egon den lau urteotan”
Oraingo alkateak harro dago Trapagarango herritarrekin eta beren adeitasun zintzoarekin eta “herrian egiten diren aurrerapenen erreferente izaten” segitu nahi duela esan du
Xabier Cuellar izango da, berriz ere, Trapagarango EAJ-PNVk hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategaia. Lau urte egin ditu alkate gisa eta hainbat legegintzaldi eman ditu oposizioko zinegotzi gisa: “Boterearen beste aldean egoteak gogortu egiten zaitu eta errealitatea zuzenago erakusten dizu. Alkatetzarako jauzia ematen duzunean, ibilbide horrek asko laguntzen dizu eta zure erantzunak koherenteagoak eta irmoagoak dira”, esan du Cuellarrek. Aldi berean, Udaleko ardurez gain, Trapagarango Uri Buru Batzarrean ere lan egin izan du.
“Filosofia ikasketak ditut, Komunikazio Zientzietan lizentziatua naiz eta Marketing Masterra egin nuen EHU-n. Itxaropena Ikastolako presidentea izan nintzen, Radio Euskadin lan egin izan dut, alderdiak egiten zuen ‘Euzkadi’ aldizkarian kolaboratu nuen eta herrialdeko beste argitalpenetan ere bai” esan du alkateak.
Trapagaranen zer hobetu den galdetu zaionean, Cuellarrek ez du zalantzarik: “Legegintzaldia hasteko orduan bi erronka handi genituen: Hiri Antolamendu Plan Nagusia egitea eta Adineko Pertsonentzako egoitza eraikitzea. Plana egin da, eguneratuta dago eta egoitza 2017 urtean amaituko da. Guk agintzen duguna betetzen dugu, gauza bat ez dugu agintzen, ezinezko ikusten badugu. Udalak gardena izan behar du herritarrak jakinaren gainean egon daitezen. Hori da EAJ-PNVren estiloa”.
Cuellarrrek esan duenez “Trapagaranera etorri behar duzue bertako herritarrak ezagutzera, beren adeitasun zintzoa ezagutzera, txoko ederrak deskubritzera, besteak beste Orkonera bidea, errekak eta iturriak, Zaballa, Durañona, Gabriel Deuna, Salcedillo, Elguero, Ugarte, La Escontrilla, Lareineta eta Arboleda. Denak dauka bere xarma. Gure inguru zoragarri hau baliatu behar dugu”.
Xabier Cuellarrek dioenez “familia bizitzan beste etapa batean nago. Aitite egin naute, bi seme eta emazte zoragarria ditut. Familiarik gabe herren egongo nintzateke. Zaletasunen artean ditut euskal pilota, gure inguruetatik ibiltzea eta irakurtzea. Gustuko dut gure inguruko historiaz irakurtzea. Musika ere gustuko dut, musika entzuteak laguntzen dit lan egun luzeen ondoren lasaitzen”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23