Prentsa Aretoa
2016/07/12
Itxaso Atutxarentzat espainiar alderdien barne egoera "bereziki PSOErena" da gobernagarritasuna eragozten duen "zama"
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak sozialistei ohartarazi die Rajoy-ren inbestidura blokeatzeak Espainiar estatua hirugarren hauteskundeak egin behar izatera eramango lukeela eta hori "PP are gehiago indartuko lukeela"
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, argi eta garbi dauka zein den Espainiako politikak une honetan bizi duen ziurgabetasun handiaren eta gobernagarritasunik ezaren arrazoia: Espainiako Alderdi Sozialistak eta Ahal Dugu-Podemos-ek bizi duten barne egoera delikatua, eta bereziki lehenak. Hain zuzen ere, Pedro Sánchezen lidergoaren ahultasuna da sozialistek Espainiako Estatua hirugarren hauteskundeetara eramango lukeena, eta hori "oso txarra" izango litzateke, Bizkaiko jeltzaleen buruak gaur Onda Vascari eskainitako elkarrizketan baieztatu bezala. “Kontuan hartu nahi ez dudan aukera da, baina gogorra da hirugarren hauteskundeak etor daitezkeela aitortu behar izatea".
Atutxak baieztatu duenez Estatuan gaur egun bizi den egoera politikoak "ez du parekotasunik ezerekin". Ematen du Espainian akordioa ezinezkoa dela Espainiako alderdiek ez esertzea erabaki dutelako". Bere ustetan "une honetan, denentzako zamarik handiena, eta guretzat ere bai Espainiako politikak eragin egiten digulako, Espainiako alderdietan dagoen barne egoera da, bereziki PSOE eta Ahal Dugu-Podemos-en kasuan, baina batez ere PSOErenean. Beren barne egoerak abenduaren 20ko hauteskundeen ondorioz Ciudadanos-ekin adostera eraman bazituen, orain ez daude ordukoa baino egoera hobean. Sánchezek bere etxe barruan lidergorik ez izatea ere ez da eman daitekeen egoerarik onena".
BBBren presidentearen esanetan, aukerak argi daude eta hiru dira. " Aukerarik nagusiena da alderdirik handiena, eta gainera bigarren hauteskundeetan indartua izan dena, Rajoy-ren hautagaitzaren inguruan gehiengo bat osatzen saiatzea inbestidura ahalbidetzeko, eta ikusiko genuke horren ondoren nola gobernatzen duen. Bigarren aukera zailago ikusten dut,eta ezkerrekoen arteko akordioa litzateke, bere sasoian eman ez zena. Abenduaren 20koaz geroztik ez ziren benetan saiatu eta orain ere ez dut ikusten benetan saiatu nahi dutenik, PSOE eta Ahal Dugu-Podemos ez omen daude oso interesatuta. Eta hirugarren aukera da, argi eta garbi, hauteskundeak hirugarrenez egitea". Horregatik guztiagatik, Atutxak PSOEri eskatu dio argi izan dezala "PPri gobernatzen ez uzteak hirugarren hauteskundeetara eraman gaitzakeela eta seguruenik horrek ere ez ditu Alderdi Sozialistaren emaitzak hobetuko eta, ikusten denaren arabera, PP bai indartuko dutela". Oposiziotik asko egin daiteke handik lor daitezkeen gehiengoak garrantzitsuak direlako" azaldu du burukide jeltzaleak.
Bere alderdiak hartu duen jarreraz, Atutxak zera adierazi du " 5 diputaturekin, EAJk egoera hau konpontzen lagunduko du. Abenduaren 20koaz geroztik geunden egoera berean gaude: ikusi eta itxaron beharko dugu. Baina guri ez dagokigu Espainiako gobernagarritasuna erabakitzeko erantzukizuna. EAJk itxaron egingo du lau alderdi handiek emango dituzten urratsen zain. Hitz egiteko asmo argia dugu. Gure ezaugarria da".
BBBren presidente andrea oso kritikoa izan da Alderdi Popularrak azken aldian erakutsi izan duen jarrerarekiko, EAJrekin akordio batetara iristeko aukera eskaini duen bitartean, beste eskuarekin, euskal autogobernuaren kontrako errekurtsoak izenpetu dituelako. Aste honetan bertan ezagutu izan da Espainiar Gobernuak Udal Legea eta Mendekotasunen Legea “bi lege benetan garrantzitsuak" errekurritu dituela. Errekurtsoak, gainera "Euskadiko PPko kideek justifikatuta daude" deitoratu du. " Bitxia bada ere, horretan ere ezin dute jarrera bereizia izan. Egunotan PPko ordezkariren bati entzun diogu bere burua zuritzen eta erantzukizun batzuk beraiei ez dagozkiela esaten... Alderdi Popularrak ez dio jarrera oldarkorra izateari utzi, eta ez bakarrik EAJ-PNVrekin, hori gutxienekoa litzateke,baizik eta herri honekin eta aspalditik. Azken lau urteak benetan gogorrak izan dira, baina azken hilabeteak ere bai. Funtziokoa izatea eta Euskadiren autogobernuaren kontra horren oldarkor aritzea gugan indar handia izango duen gauza bat da" amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23