Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2017/05/16

“Memoriaren Plaza” Sarturtzira helduko da Gogora Institutuaren eskutik

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak eta Aintzane Ezenarro GOGORAREN zuzendariak Santurtzin kokatuko den Memoria Plaza erakusketa ibiltaria aurkeztu dute gaur goizean. Herritarrek parte hartzeko iaz martxan jarritako proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Santurtziko Arrain Portuan egongo da maiatzaren 17tik 24ra.

rss Ezagutzera eman
“Memoriaren Plaza” Sarturtzira helduko da Gogora Institutuaren eskutik

ARGAZKIA JAITSI

“Mota honetako ekimenek aukera ematen digute ahaztu behar ez dugun iragan goibela gogoratzera”, azaldu du Santurtziko alkate Aintzane Urkijok.  “Asko dira” gerra garaian beren herria atzean utzi behar izan zutenak. “Errrealitate hau ezagutu eta aitortu egin behar dugu”, gehitu du alkateak.HELBURUAKLau xede dituMemoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.


PROGRAMAMemoriaren Plazaren  programa:

  • Maiatzaren 17an, 19:00etan: Erakusketaren irekiera-ekitaldia
  • Maiatzaren 24an, 13:00etan: Erbesteratutako euskal umeen ebakuazioaren 80. urteurrenaren oroimen ekitaldi instituzionala.


Beste herri batzuetan egin den moduan Santurtziko Memoria Plazak hezkuntza tailerrak antolatuko ditu goizetan DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko
ERAKUSKETAGUNEA Honako gune hauek izango ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
    • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
    • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua horma irudian idatzi ahalko dute.

    MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen , Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian eta Gernikan egon da.
    Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/DR8Y4i
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen