Prentsa Aretoa
2018/03/22
Muskizeko EAJ-PNVk Borja Liaño aukeratu du 2019ko udal hauteskundeetarako alkategai
Legealdia amaitzeko urte bete falta dela, Liañok azpimarratu du “gure herrikideekin hartu genituen konpromisoak betetzen jarraitzen” duela
Borja Liaño Abarrategi, Muskizeko gaur egungo alkatea, izango da EAJk Meatzaldeko herri honetako EAJ-PNVk datorren urteko hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia. Liañok 46 urte ditu eta gaur arratsaldean herriko batzokian egin den Uri Batzarrean aukeratu dute aho batez.
Legealdia amaitzeko urte bete falta dela, Liañok zera azpimarratu du “gure herrikideekin hartu genituen konpromisoak betetzen jarraitzen dugu. Gure egitasmoaren proiektu nagusia zen Barbadun ibaiaren ondotik ibilbide naturala egitea. Lau kilometroko ibilbide hau exekuzio fasean dago une honetan eta aurreikuspenen arabera uztailean amaituko dugu”.
“Osakidetzarekin hainbat jarduera adostu ditugu Muskizeko Osasun Zentroa hobetzeko. Hezkuntza alorrean Hezkuntzari lurzorua lagatzeko izapideak amaitu ditugu institutua eraiki ahal izateko. Gaur egun, enkante prozesuan daukagu kirol esparruan hartu genuen konpromisoetako bat, hau da, tenis pistak eta padel pistak estaltzea eta udako igeritokiak eraikitzea”, azaldu du Muskizeko alkateak.
Borja Liañok gaineratu duenez “gizarte esparruan pertsona nagusientzako arreta zerbitzua indartu dugu eta Eguneko Zentrora joateko garraioa eskaini dugu. Prestakuntza eta enplegu politikak ere indartu dira eta une honetako beharretara egokitu dira. Udalerriko hainbat tokiko irisgarritasuna hobetu dugu eta auzoetako espaloiak eta kaleko altzariak konpondu ditugu”.
Hautagai jeltzaleak ez du esan gabe utzi nahi “jarduera horiek guztiak eta beste hainbat eguneroko jardunean bidelagun ditudan zinegotzi eta udal langileen ahalegin eta inplikazioari esker. Pertsona zintzo eta langilez inguratuta egotea funtsezko gauza izan da esan ditudan konpromiso horiek guztiak bete ahal izateko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23