Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/05/10

Xabier Cuéllar Cuadra izango da, berriz ere, Trapagarango EAJ-PNVk alkatetzarako proposatuko duen hautagaia

Herriko jeltzaleen zerrendaburua izango den hirugarren aldia da eta pozik adierazi du harro egoteko modukoa dela “nor bere jaioterriko alkatea izatea”

rss Ezagutzera eman
Xabier Cuéllar Cuadra izango da, berriz ere, Trapagarango EAJ-PNVk alkatetzarako proposatuko duen hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Cuéllar Cuadra, gaur egungo alkatea, Trapagarango jeltzaleen alkategaia izango da 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan. Hirugarren aldia da Trapagarango alderdikideek Cuéllar alkatetzarako aukeratzen dutela Meatzaldeko udalerri hau hobetzeko eta modernizatzeko lanari ekin diezaion. “Nor bere jaioterriko alkate izatea da harro egoteko moduko gauza. Baina, kargua jabego gisa hartu gabe eta lantaldean ekin behar zaiola eta gure udalerriarentzat zer nahi dugun argi izanik. Nire kasuan, burutu nahiko nituzkeen egitasmo batzuk dauzkat gogoan”, esan du berriz aukeratutako alkategaiak.

Trapagarango gaurko alkatea alkatetzara iritsi zen 2011an eta azken urte hauetan Trapagarango gazteekin egin den lana azpimarratu nahi du. “Aurreko korporazioak ez ziren kolektibo honetaz arduratzen, existituko ez balitz bezala. Hainbat jarduera jarri ditugu abian gazteen aisia dinamizatzeko, gizarte ekintza eta esku-hartze sozio-hezitzailea indartu ditugu, laguntza sozialak bermatu ditugu, herriko enpresekin harremanetan jarri gara eta bekak sortzea bultzatu dugu gure gazteek praktikak etxetik hurbil egiterik izan dezaten, eta kirol praktikak sustatu ditugu, hori delako osasunari eusteko botikarik onena”, azaldu du.

Ildo beretik, Cuéllarrek hurrengo legealdirako planteatuko lituzkeen proiektuak azaldu ditu, herritargoak EAJ-PNVren proiektua babestuko balu. Besteak beste “antzinako industrialdeak” berriztatu eta biziberritu nahiko lituzke, hauen artean Babcock Wilcox izenekoa; haurreskola bat; baliabide gutxien dutenentzako etxebizitzak eta udalerriko goiko aldean karabanetarako aparkaleku bat, turismoari bultzada berri bat emateko”.

Hautagai jeltzaleak 62 urte ditu, ezkonduta dago, bi semeren aita da eta hiru biloben aitita. Bere zaletasunak dira “zinema, liburuak eta historia eta, jakina, lagun eta senideekin egotea”. Xabier Cuéllar hunkitu egiten da Trapagaran herriaz hitz egitean: “Gure herria Meatzaldeko hiriburua da. Sektore komertzial erakargarria daukagu, gastronomia ona, kalitatezko ostalaritza eta inguru paregabea. Ba al dago hori hobetzerik?”.

  Berri ikusiagoak...