Prentsa Aretoa
2018/06/20
Vía Chiquita-Carrascal deitutako bidea eraberrituko du Muskizko Udalak
Muskizko Udalak Vía Chiquita-Carrascal bidea berrituko du; eta lan hauen bidez, orain oso kaltetuta dagoen zorua eraberrituko da, eta euri urak bideratuko dira. Bide hau eraberritu ahal izateko lanak aurrera ateratzeko aurrekontuaren zenbateko osoa 234.198,21eurokoa da (BEZ barne).
Lan hauek datorren uztailean abiaraziko dira, eta honako berrikuntzak egingo dira: orain dagoen zorua fresatu eta kenduko da, ormigoizko arroila berri bat ipiniko da, kaltetuta ez dauden tarteetan arroila konponduko da, eta bi tartetan bidea gehiago zabalduko da, ibilgailuak gurutzatu ahal izateko. Horretaz gain, zorua aglomeratuz berrituko da, eta lur azpitik ura pasatu ahal izateko bideak eraikiko dira.
Vía Chiquita-Carrascal bidea eraberritzeko lan hauek 4 hilabeteko epean egitea aurreikusi da, eta lanak hainbat fasetan egingo dira, bertako auzotarrei eta oinezkoei ahalik eta traba txikiena eragiteko. Sarbide berri honek irisgarritasunarekin lotuta gaur egun indarrean dagoen araudia beteko du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23