Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2022/01/29

Santurtzik Peña Athleticen zelaiko soropila aldatuko du udan, denboraldiko etena baliatuta

“Gobernu Taldean ezinbesteko ikusi dugu hobekuntza hori egitea, klub horretako kirol-jarduera errazteko; izan ere, klub horrek 19 talde ditu oinarrizko futboleko kategorietan, emakumezkoenak zein gizonezkoenak” adierazi du prentsaurrekoan Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak. Prentsaurrekoan José Ramón Vigiola Peña Athletic klubeko presidentea eta Danel Bringas kiroletako zinegotzia ere izan dira.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik Peña Athleticen zelaiko soropila aldatuko du udan, denboraldiko etena baliatuta

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko Udalak Kabiezes kirolguneko udal-instalazioetan dagoen Peña Athletic klubaren zelaiko soropila aldatuko du. 2018an Gazteak eta Santurtzi taldeen zelaietan egindakoaren jarraipena izango da.

“Gobernu Taldean ezinbesteko ikusi dugu hobekuntza hori egitea, klub horretako kirol-jarduera errazteko; izan ere, klub horrek 19 talde ditu oinarrizko futboleko kategorietan, emakumezkoenak zein gizonezkoenak” adierazi du prentsaurrekoan Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak. Prentsaurrekoan José Ramón Vigiola Peña Athletic klubeko presidentea eta Danel Bringas kiroletako zinegotzia ere izan dira.

"Asmoa da hobekuntza horiek udan egitea, ligako etenaldian, eta denboraldi aurrerako amaituta egotea. Lehenik eta behin, instalazioetako kirol-ekipamendua desmuntatu beharko da, eta soropila moztu eta kendu. Ondoren, ureztatze-kanoi berriak jarriko dira, gainazala garbitu, soropil berria instalatu. Gero ateak eta gaur egun dauden gainerako egiturak instalatuko dira” zehaztu du.

Kirol-instalazioak hobetzeko 250.000 euro inguru erabiliko dira, eta datozen asteetan atera beharko da udalak lizitaziora, ondoren esleitzeko.

Gogoratu beharra dago 2018an jarduera urte horretako aurrekontu parte-hartzaileetan hautatutako proiektu batzuen emaitza izan zela. Aurtengo edizioan, proposamen hau boto gehien jaso zutenetako bat izan zen, baina azkenean ez zen hautatu. Hala eta guztiz ere, “ehunka kirolariri zerbitzua ematen dieten instalazio horiek ahalik eta baldintza onenetan mantendu nahi ditugu eta laster hobekuntzak eta konponketak behar dituzten beste batzuekin hasiko gara” esanez bukatu du Urkijok.

  Berri ikusiagoak...