Prentsa Aretoa
2012/10/06
Urkullu: "Egoera zailetan Akordioa da gakoa"
EAJk Barakaldoko BECen egin duen ekitaldian, 15.000 lagunen babesarekin, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak Akordio handi baterako deialdia egin du, Euskadin garai berri bati hasiera emateko.
Iñigo Urkullu. BEC. Hitzaldia.
HITZALDIA - 2012/10/06
Emergentzia garaian, gakoa akordioa da, garai berri bat irekitzeko akordioa. Euskadi berpizteko garaia, errekuperazio ekonomikoa eta enplegua
sortzeko. Bake iraunkor bat eraikitzeko, eta akordioa baita ere elkarbizitza politikorako Nazio bezela bultzada emango diguna, esan du Iñigo Urkulluk.
“Gure proiektua ADOS da. Gobernuaren lehen ekimena izango da hori. Ekonomia berpizteko, enplegua sustatzeko, pentsioak bermatzeko, gazteak lan merkatura sartzeko. Familien egonkortasuna bermatzeko, enpresen lehikortasuna bultzatzeko, zerbitzu publikoen jasangarritasunerako. Erakunde, alderdi, empresa erakunde eta sindikatuekin lortu behar dugu akordioa, eragile publiko eta pribatuekin”, azpimarratu du Iñigo Urkulluk.
Bestalde, Iñigo Urkulluk, behin betiko Bakea alkarrikatu du. Hori izango da bigarren akordio estrategikoa. Sufrimenduz betetako hiru hamarkadei amaiera
jartzeko, eta elkarbizitza garaia hasteko. Elkarbizitza normalizatua, eta Euskadi Nazioa Europan, onartua izan dadin. Euskadirentzat Estatus politiko berria
adosteko.
Amaitzeko, Iñigo Urkulluk Euskadi Aurrera eredua aldarrikatu du,” denari ezetza ematen diotenen aurrean. Egunero irabazi behar da
independentzia, egunero lan egin behar da eraikuntza nazionalean, askatasuna irabazi egin eta erabakitzeko, Euskadi berri bat irabazi behar dugu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23