Prentsa Aretoa
2012/10/10
Urkullu: “Euskadi Aurrera, merkatarien aldeko konpromisoa ere bada”
EAJren presidente eta lehendakarigaia, Iñigo Urkullu, Bizkaiko hautagaiekin batera Portugaleten izan da gaur, merkatariei eta dendari txikiei babesa adierazten. Bertan izan dira baita ere Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Jose Luis Bilbao, eta baita Bizkaiko merkatari elkarteetako ordezkariak ere.
Urkulluk onartu du merkatari txikiek bizi duten egoera benetan dela zaila, eta okerrera egin duela BEZ-aren azken igoerarekin. Hala eta guztiz ere, “merkatari txikiek aurrera egingo dute”, esan du. Euskadi Aurrera egitaraua EAJk merkatariekin duen konpromisoa ere badela esan du Urkulluk: “berrikuntza sustatzeko, merkataritza txartelak bultzatzeko, edota kreditua errazteko merkatarein arteko elkarguneak errazteko”, zioen Urkulluk.
“Merkatariek zera behar dute: kale seguruak, herri eta hiri erakargarriak, ondo zainduak eta garbiak, finantza sistema fidagarria eta enpresa txiki eta ertainarekin konprometitua, eta batez ere, ekonomia dinamikoa eta bizia, enplegua eta kontsumoa sustatuko dituena.
Bestalde, Iñigo Urkulluk hiri segurtasunari buruz esan du, herritarrei laguntzeko Ertzaintza bultzatuko duela, polizia integrala, prebentzioa landuko duena eta delituen kontra gogor egingo duena.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23