Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2012/10/11

Urkullu: “I am Basque: Euskaldunok mundu zabalean gure lekua irabazi behar dugu"

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidente eta lehendakarigaiak I am Basque ekitaldian hartu du parte arratsaldean, gazteak protagonista izan diren ekitaldian. Urkulluk bertaratutako gazteei esan die ulertzen duela gazteek gaur egun bizi duten egoera zaila, baina ziurtatu die egoera honetatik aterako garela. “Duela 25 urte, atera ginen. Orain ere aterako gara. Formula desberdina izango da. Baina izpiritua berbera: elkarlana eta ilusioa. Horretarako prest gaude”, esan du Iñigo Urkulluk.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkulluk I am Basque leloa aldarrikatu du. “Munduan “basque people” gara, zioen Urkulluk. “Denok, abertzaleak ez direnak ere, hemendik mila kilometroetara “I am basque” diogu. Egun abantaila izugarriarekin: ez dugu ehun aldiz azaldu behar terrorismoaren auzia, bukatu baita”, gaineratu du.

“Gure hizkuntza dugu, Europako zaharrena. Orain berriena nahi dugu. Gure esku dago euskara gazteen hizkuntza bihurtzea. Badakizue: “zaindu maite duzun hori”, eskatu die gazteei Iñigo Urkulluk.

Euskara eta euskal izaerarekin bezala, beste arlo guztietan ere “konpromisoa da bidea. Kultura da bidea. Elkarlana. Ondo egindako lana. Hemen eta munduan. Elkartasuna. Munduan eta hemen.Emandako hitza da bidea.

Hori da eskatzen dugun konpromisoa”, esan du Urkulluk.

Euskaldunak bagara. Orain, mundu zabalean, gure lekua irabazi behar dugu.

Hori da “I am basque”.Hori da gure erronka. Mundu zabalean dago gure etorkizuna. Egunean egunean irabazi behar duguna. “Basque” gara, erronkak gustoko ditugu. Irabazten goaz eta irabaziko dugu”, amaitu du hautagai jeltzaleak.

  Berri ikusiagoak...