Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2012/12/05

Santurtziarrek ontzat jo dute beren herriak azken urteotan bizi duen transformazioa

Santurtziarrentzat, beren herria da inguruan bizitzeko udalerririk onena. Esaldi honetan laburbiltzen dira udalerrian lan taldetan egin den azterketa kualitatiboaren emaitzak. Informazioak horrela azalduta, balio estatistikorik ez duen arren, ondo islatzen du santurtziarrek beren herria bizitzeko tokirik onentzat jotzen dutelako baieztapena .

rss Ezagutzera eman
Santurtziarrek ontzat jo dute beren herriak azken urteotan bizi duen transformazioa

ARGAZKIA JAITSI

Inkesta egin zaien pertsonek baieztatu egin dute Santurtzik  mugakide dituen herriek baino hobeto eboluzionatu duela,eta azterketaren emaitzen bidez ikusten da Sestao edo Portugaleteko hainbat gazte Santurtzira joan direla, bereziki Kabiezes aldera. Zentzu honetan pribilejiodun sentitzen dira itsasoa ondoan dutelako, menditik hurbil daudelako eta herrian duten zerbitzu eta merkataritza eskaintza zabalagatik. Ez dute bizitokiz aldatzeko interesik, baina bai gabezia edo arazo batzuk konpontzeko, besteak beste, trafiko gehiegi izatea, zarata eta gazteentzako etxebizitza gutxi daudela .

Herriak azken garaiotan bizi izan duen eboluzioa izan da inkestan parte hartu dutenentzat deigarriena, oso ondo hartu dute metroaren etorrera, argiztapen berria, espaloiak oinezkoentzako ibiltoki bilakatu izana, sarbide mekanikoak edo portu aldean eta Santurtziko parkean egin diren hobekuntza lanak.

Oro har, Santurtziko hiritargoa pozik dago udalerriaren eboluzioarekin. Horrela ba, elkarrizketatuak izan diren pertsonen erdiak baikor daude eta uste dute Santurtziko bizitza kalitateak hobera egingo duela hurrengo urteotan ere.

  Berri ikusiagoak...