Prentsa Aretoa
2013/01/08
Muskizeko udalaren aurreikuspenen arabera Ortze-gunea 2013ko hasieran irekiko da
Zerbitzua emateko esleipena hartu duena Muskizeko herritar bat da, eta gutxienez hilean ekitaldi kultural bat antolatu beharko du. Ortze-gunea egokitzeko lanak abenduan hasi ziren. Hilabeteko epea jarri da lan hauek amaitu ahal izateko. Muskizeko Udalaren aurreikuspenen arabera, lokala otsailean ireki liteke.
Abenduaren 27an bertan, Muskizeko Udaleko Osoko Bilkurak onartu egin zuen Ortze gune honen ustiapena herritar bati ematea, lizitazio kontzertu honetan aurkeztu den eskaintza bakarra izan da berau. Egun hauetan ere hasi ziren tokia egokitzeko eta toki publikoetako sarbideak eta irteerak araudiaren arabera jartzeko lanak.
Muskizeko Udaleko euskara teknikariak Ortze gune honetan garatuko diren jarduerak eta publikoari arreta emateko jarriko diren pertsonen gaitasuna ebaluatuko ditu. Zerbitzuaren arduraduna hiru hilerik behin euskara sustatzeko egingo diren aisialdi eta jardueren egitasmo bat aurkeztuko du; eta gutxienez, hilean ekitaldi bat antolatu beharko du.
Lizitazio kanona hilean 400 euro ingurukoa izango da, eta hasiera batean bi urteko ustiapena esleitu den arren, urtero luzatu ahalko da, gehienez lau urteko eperako.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23