Prentsa Aretoa
2013/01/16
Trapagaranek 100.000 euro aureztuko ditu urtean argindar kontsumoan
Udaberria heltzearekin batera, Trapagarango udala energiaren garai berrietara hurbilduko da, efizientzia politika batekin eta inguruko eta argi kutsaduraren beherakadarekin, baina batez ere kaleko argiztapen fakturan lortuko den 100.000 euroko aurrezpenarekin.
Plan hau hiru zutabetan oinarritzen da, jarduera nagusiak hiru baitira: alde batetik fluxua murrizteko hamabost gailu jarriko dira, 700 lanpara kenduko dira eta teknologia ez hain kutsakorra duten eta gastu txikiagoa eragiten duten beste batzuk jarriko dira, eta 125 luminaria ordezkatuko dira (lanparak jartzeko zutoinak) eta modernoago batzuk jarriko dira, argi kutsadura saihesteko.
Aldaketa multzo honen barruan, Udalak laugarren ekimen bati ekingo dio, eta honen bidez, argiztapen adimenduna duten udalerrien taldean kokatuko da. Trapagaran herriak tele-kudeaketa sistema ezarriko du arestian aipatutako hamabost aginte koadroetan. Jarduera honen bidez, abantaila ugari lortzea espero du. .
Tele-kudeaketa sistema honen bidez, denbora errealean egiten den kontsumoa ezagutu ahal izango da. Gainera, sistema berriak gune bakoitzean argiak pizteko eta amatatzeko kontrola ahalbidetuko du, gune bakoitzak dituen beharrizan eta egoeraren arabera.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23