Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/03/21

Abanto-Zierbenak irakurmena sustatzeko plana jarri du martxan

Udal liburutegiak dinamizatzeko helburu garrantzitsua lortzeko xedez, Abanto-Zierbenako udalak Hezkuntza,Gazteria,Euskara, Kirola eta Jaiak udal departamentuen bidez eta Gallartako eta Las Carreras auzoko udal liburutegien lankidetzarekin, irakurmena eta literatura sustatzeko plana diseinatu du, hainbat ekimen erakargarriren bidez gauzatuko dena.

rss Ezagutzera eman
Abanto-Zierbenak irakurmena  sustatzeko plana jarri du martxan

ARGAZKIA JAITSI

Irakurmena sustatzeko planak eskola eta famili esparrua hartzen ditu barnean, udako aisialdi esparruarekin batera. Alde batetik, umeek inguruan ikusten duten rol sexisten banaketarekin amaitu nahi da, eta aldi berean, emakume eta gizonen arteko eskubide eta derrigorren berdintasuna irakatsi. Hori dena, umorezko planteamendu batetik , umeek ikasi bitartean disfruta dezaten.

Modu berean, gurasoentzako jardunaldia antolatuko da, gure gazteei irakurmenaren garrantzia irakasten laguntzeko. Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Egunean Literatur Maratoia egingo da Dolores Ibarruri institutuan,bertako irakasle eta ikasleen laguntzarekin.

Beste alde batetik, uda aldia heldu bezain laster, gomendatzen diren irakurketen zerrenda editatuko da, gurasoek beren seme alabentzako liburuei buruzko informazioa izan dezaten.

  Berri ikusiagoak...