Prentsa Aretoa
2013/03/26
Garbiketa zerbitzu hobea merkeago
Ortuellako Udalak 80 mila euro inguru aurreztuko ditu garbiketa zerbitzuaren esleipen berriari esker. Kaleen garbiketa, zabor bilketa eta udal hilerriaren mantentzeaz arduratuko da enpresa berria. Hilabete honetako ohiko osoko bilkuran azaldu dutenez, Asaser-Cespa enpresek kudeatuko dute zerbitzu hau 324.128 euro + BEZa-ko eskaintza ekonomikoa aurkeztuta.
Hirigintza alorreko zinegotzi den Iñaki Izaguirrek azaldu duenez, hiru urtez luzatuko den esleipen honi esker -hiru urterako esleipena da eta beste hiru urtez luza daiteke-, “dirua aurrezteaz gain, herriak beharrezko dituen zerbitzuak eskainiko dira”. Beste gauza batzuen artean, lehiaketa publikoa irabazi duen enpresa saneamenduaren mantentzeaz arduratuko da, papera birziklatzeko edukiontziak aldatzeaz eta estolda-zuloak garbitzeaz.
Enpresaren egitekoen artean egongo dira, besteak beste, edukiontzien eta paperontzien garbiketa, oinezkoentzako espaloien garbiketa, eta galtzadaren garbiketa mekanikoa. Jai egunetan egin beharreko garbiketa, izotza aurreikusten den egunetan egin beharreko gatz botatzea eta “pipican” delako ontzietan jarri beharreko poltsen ardura ere enpresak edukiko du. Guzti honetaz gain, esleipendunak 365 egunetan eta 24 orduz asistentzia bermatuko du.
“Oso konforme gaude esleipenarekin. Uste dugu auzokide guztien onerako izango dela eta ziur gaude kaleetan ikusi ahal izango ditugula onurak”, gehitu du Izagirre zinegotziak.
Iturria: Ortuellako Udala
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23