Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/07/11

EAJ-PNVk solidariotasun eta babes osoa adierazi die ontzioletako langileei

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko eta Bizkai Buru Batzarreko burukideek eta Ezkerralde eta Meatzaldeko EAJ-PNVren alkate,zerrenda-buru eta zinegotziek beren solidariotasuna plazaratu dute, gaur goizean Sestao eta Santurtzi artean euskal ontziolei babesa adierazteko egin den martxan.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk solidariotasun eta babes osoa adierazi die ontzioletako langileei

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko ordezkarien artean izan dira Koldo Mediavilla etaJoseba AurrekoetxeaEBBko burukideak eta Xabier Sagredo Bizkai Buru Batzarreko burukidea. Eskualde osotik etorritako alkate eta zinegotziekin batera, Erandioko alkatea adibidez, beren solidariotasun eta babes osoa adierazi diete ontzioletako langileei, zeinen etorkizuna une honetan kolokan eta uztailaren 17an Europar Komisarioen Elkargoan hartuko duen erabakiaren mende dagoen. Egun horretan erabakiko da ontzigintza sektoreak "tax lease" izeneko laguntasunen 2.000 milioi euroak itzultzeko eskaria onartu ote den.

EAJ-PNVk jakin badaki erabaki hori konfirmatuko balitz heriotza zigorra suposatuko lukeela euskal ontzigintza sektorearentzat, eta benetan egoera larrian jarriko lukeela Ezkerralde eta meatzalde osoko milaka familiaren bizitza, Sestaoko La Naval eta Santurtziko Zamakona Ontzioletan egiten duten lanari esker bizi baitira.

EAJ-PNVk Euskadiko ontzigintza sektorea defendatzen du, sektore teknologikoki aurreratua eta guztiz lehiakorra  baita balio erantsia duen ontzigintzaren alorrean. Horregatik agertu da Europar Batzordearen erabakiaren kontra.

Proposamen bidegabe honek ondorio larriak izango lituzke sektore osoarentzat eta Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerri guztientzat, ontziolak  eszenatoki latzera bideratuko bailituzke, itsasontzi berriak kontratatzeko eta finantzatzeko orduan.

Eraso berria Ezkerralde eta Meatzaldearentzat

EAJ-PNVK biziki deitoratzen du Zapatero eta Rajoyren gobernuek behin eta berriz gauzatu duten gestio ezin okerragoa. Gure eskualdea eta Euskadi osoa kondenatu dute etengabeko txirotze prozesura .

EAJ-PNVk ez du iragana errepikatzerik nahi edo Ezker Aldeak eta Meatzaldeak 80. hamarkadako birmoldaketa industrialen ondorio larriak bizitzerik nahi. Orduan ere, Babcock edo Labe Garaiak kentzean, eskualde osoaren basamortutzea gertatu zen .

Urte haietan, gobernu sozialistek esaten zuten " politika industrialik onena" zela "bat ere politika industrialik ez egotea". Estrategia ezin okerrago haren ondorioz Ezkerralde eta Meatzaldeko industriak ez zuen laguntasunik jaso eta egoera benetan larriak bizi behar izan genituen, hainbat enpresa itxita eta biztanleria aktiboaren %25era iritsi zen langabeziarekin. 

EAJ-PNVk gure eskualdearen eta euskal ekonomiaren aldeko apustu irmoa egin zuen Bizkaiko Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik – erakunde bietan EAJ-PNV zegoen gobernuan–. Apustu hori berori da Urkullu gure Lehendakariak egiten duena, ontzigintzaren sektorea aldarrikatzen baitu Euskadiko iraganeko,orain aldiko eta etorkizuneko industria den aldetik "Ontziolek jarduera ekonomiko bat osatzen dute, gure kultura industrialaren zati bat dira, gure ereduaren parte bat" .

EAJ-PNVren aldetik Barakaldo eta Portugaleteko alkate sozialistei dei egin nahi diegu hausnarketa sakona egin dezaten eta beren alderdikideek Madriletik historikoki planteatu dituzten politiken ondorio okerrak ahaztu ez ditzaten. Zentzu honetan animatu nahi ditugu gure alderdiak Euskadin,  eta Ezkerraldean eta Meatzaldean bereziki, ontzigintzaren sektorea mantentzeko helburuarekin abian jarri dituzten jarduera eta aldarrikapen ekintzetan parte hartzera.

  Berri ikusiagoak...