Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/07/17

Abanto-Zierbenak delinkuentzia saihesteko prebentzio gidak argitaratu ditu

Prebentzioa da delinkuentziaren aurrean gorde behar den lehen segurtasun araua. Irizpide horri jarraituz, Abanto-Zierbenako Udalak bi informazio gida argitaratu ditu hiritargoak delinkuentzia prebenitzeko oinarrizko arau batzuk bete ditzan. Alde batetik, Udaltzaingo sailaren eta Gizarte Ekintza Sailaren arteko lankidetzaren bidez, pertsona nagusiei eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako segurtasun gida egin da, etxean eta kalean izan daitezkeen arriskuak saihesteko gomendioekin eta ohiko posta edo posta elektronikotik edo telefono bidez etor daitezkeen arriskuak saihesteko iradokizunekin .

rss Ezagutzera eman
Abanto-Zierbenak delinkuentzia saihesteko prebentzio gidak argitaratu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Gidaren bidez ematen den informazio hau hiru ataletan banatuta dator: Lehen zatian azaltzen dira etxe barruan izan daitezkeen arriskuak eta horiek saihesteko hogei gomendio eskaintzen dira; bigarrenean kalean gerta daitezkeen arazoak azaltzen ditu eta horiei aurre egiteko hamar iradokizun eskaintzen dira; eta hirugarrenean, postaz, e-postaz eta telefono bidez gerta daitezkeen egoerak azaltzen dira eta horiei aurre egiteko bost gomendio ematen dira.

Bigarren gida praktikoan, udarako segurtasun aholkuak ematen dira. Liburuxka hau herriko gutunontzietan banatu da jada, eta gomendio zehatzak eskaintzen ditu hiru zatitan banatuta: pertsonari zuzendutako gomendioak, auzoari zuzendutakoak eta merkatariei zuzendutakoak. Hiruretan ematen dira lapurretak eta beste delituak prebenitzeko iradokizun zehatzak .

  Berri ikusiagoak...