Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/09/20

Ortuellak "zahartze aktibo eta osasungarrirako" programa berriak eskainiko ditu

Ortuellako udalak herriko nagusientzat zuzendutako zerbitzua zabaldu du, iazko aurrekontuetan arlo honetarako jarri zen diru partida bost mila eurotan handituz Hartara, 65 urtetik gorako herritarrek gorputza zein burua indartzeko eta osasuntsu mantentzeko hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute.

rss Ezagutzera eman
Ortuellak

ARGAZKIA JAITSI

EUSTAT estatistika erakundetik ateratako zenbakien arabera, Ortuellan 1.598 pertsona daude 64 urtetik gorakoak direnak, hau da, udalerriko biztanleriaren %19. Zentzu horretan, aukeratu den proposamen honen bidez, nagusien bizitza kalitatea sustatu nahi da, eta zahartze aktibo eta osasungarria  bultzatu, norbanakoaren autonomia bermatuz, prebentzio jardueren bidez eta kirol jardueraren bidez arrisku faktoreak murriztuz, eta aisialdi kreatibo eta solidarioan parte hartzeko aukerak ahalbidetuz.

Ekimen honen bidez, nagusientzat zuzendutako jarduera eta egitasmoak aurreikusten dira pertsonen arteko harremanera eta zahartze aktiboko prozesuetara begira, eta narriatze kognitiboa duten pertsona nagusientzako laguntasun psiko-soziala emateko programak planteatzen dira.

Mekanoterapia soinketa aretoa- arnasa hartzeko gaitasuna mantentzeko eta gorputzaren narriatzea saihesteko-, psikomotrizitatea, erlaxazioa eta barre-terapia dira egitasmo honetan garatuko diren  tailerretako batzuk. Aldi berean egingo dira informatika tailerrak – internet-a, posta elektronikoa, argazkien edizioa- norbera zaintzen ikasteko tailerra eta eskulan tailerra,  oroimena entrenatzeko eta buruko estimulazioa eta bizitzaren historia gogoratzeko tailerra. Aldi berean, Lagunka erakundeak aholkularitza emango die zaintzaile eta pertsona nagusiei. 

Planteatu diren ekimen ezberdinekin gaitasun fisiko eta mentalak estimulatzea eta mantentzea bilatzen da, harreman sozialak mantentzea, bakoitzaren autonomia handitzea, inguruarekiko deskonexioa saihestea eta norberaren estimua  estimulatzea.

  Berri ikusiagoak...