Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/10/17

Abantok bere IV. Mendi Ibilaldia egingo du

Igandean,urriak 20, Abanto-Zierbenako mendietan egingo da 2013ko Mendi Ibilaldia, egiten hasi zenetik IV. Edizioa dena. Gallarreta klubak antolatzen ohi du eta DEIA egunkariaren, Petronorren eta Abantoko Udalaren diru laguntasuna jasotzen du. Antolatzaileek 400 mendizalek parte hartzea espero dute.

rss Ezagutzera eman
Abantok bere IV. Mendi Ibilaldia egingo du

ARGAZKIA JAITSI

Lehiaketa ez den proba hau hitzordu derrigorrezko bilakatu da mendizaleen egutegian, Gallarreta klubak aukeratu dituen bi ibilbideen zailtasun mailagatik familian gozatzeko kirol praktika ere baden arren.

IV. Mendi Ibilaldia  Gallartako Eusko Gudariak enparantzatik irtengo da igandean goizeko 8:00etan. Ordurako, parte hartzaileek parte hartze orria eman eta dortsalak jaso beharko dituzte.

Gallarreta mendi Klubak aukeratu duen ibilbideak hiru mendi hartuko ditu: Mendibil eta Pico Ventana, biak  527 metrokoak, eta mendirik garaiena Alto del Cuadro izango da bere 731 metroekin, Abanto eta inguruko herrietako Orconera, Larreineta, Triano, Los Castaños, El Cerrillo, Cotorrio eta Putxetatik igaro ondoren. Parte hartzaileek 32 kilometroko bide luzea edo 22 kilometroko ibilbidea egin ahalko dute, gero eta parte hartzaile gehiago izatea ahalbidetuko delarik .

Lasterketan hiru anoa-postu jarriko dira, Peñas Negras-eko interpretazio zentroa, El Cerrillo-ko baso etxean eta martxaren amaieran, irteera lekuan; bide laburrean geldiune bakarra egongo da Peñas Negras-en .

  Berri ikusiagoak...