Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/10/30

Bizkaiko Foru Aldundiaren gestio-aurrekontua 1.502 milioikoa izango da, aurrekoa baino %4,6 gehiago

Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Batzordean onartu berri du 2014rako Aurrekontu Egitasmoa, 6.919 milioikoa izango dena,hau da, 2013ko kontuak baino % 5,2 altuagoa; zehatzago esanda, foru erakundeak bere kudeaketarako izango duen aurrekontua 1.502 milioikoa izango da, hau da, % 4,6 altuagoa aurreko ekitaldikoarekin alderatu ezkero.

rss Ezagutzera eman
jose luis bilbao, jose maria iruarrizaga, unai rem

ARGAZKIA JAITSI

Aurrekontu egitasmoa gaur,  asteazkenez aurkeztu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Alhaldunak. Bilbaok baieztatu du PSErekin bilerak egin dituztela  EAJ-PNVren Foru Gobernuak aurkeztutako kontuen edukiak aztertzeko, eta "baikor" agertu da sozialistekin akordiora iristeko egon daitekeen aukeraz, betiere gainerako alderdi politikoak "baztertu" gabe.
Aurrekontuak "zero zorpetzea" aurreikusten du eta lehentasunen artean ditu gizarte zerbitzuak eta zerbitzu publikoak mantentzea, enplegua sustatzea , lanpostu berriak sortzea eta herrilanean eta azpiegitura berrietan  inbertitzea .
Halaber, aurrekontu egitasmoak 10 milioi euroko partida aurreikusten du 2014 urtean Ermuko saihesbidea hasteko,  gai hau sozialistekin lehenago izandako elkarrizketetan aztertua eta adostua izan delarik.

  Berri ikusiagoak...