Prentsa Aretoa
2013/10/29
Aldundiak Zainduz programa mantenduko du
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak hiru hitzarmen onartu ditu; haien bidez, Gizarte Ekintza Sailak mendetasuna duten pertsonak etxe barruan zaintzeko programan ematen dituen diru-laguntzak arautzen dira.
Programaren bidez, udalek eta mankomunitateak jarduerak egingo dituzte autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasuna dutenen zaintzaileei laguntzeko. Hitzarmena onartzeak 46.845,60 euroko inbertsioa ekarriko du.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak diru-laguntza horiek mantenduko ditu "Zainduz" programaren barruan zenbait egitarau mantentzeko, Programaren helburua da mendetasuna duten adinekoak familia-ingurunean zaintzea, eta, horretarako, adinekoak zaintzeko aukera eta -aldi berean- familia eta gizarte ingurunean geratzeko aukera ematen duten prestazioak identifikatzea eta zehaztea.
Gaur egungo testuinguruan, mendetasuna duten adinekoen eta haien familien lehentasunak aldatu egin dira. Asko dira euren etxeetan edo, behintzat, euren familia eta gizarte ingurunean egoten jarraitu nahi duten pertsonak. Bizkaiko Foru Aldundiaren iritziz, familiek eta hurbileko pertsonek adinekoei ematen dieten zaintza eta laguntza on soziala da, eta herri administrazioek sustatu egin behar dute.
Programa leku hauetan ezarrita dago: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Durango (eta Durangoko Amankomunazgoa), Galdakao, Getxo, Leioa, Muskiz, Portugalete, Santurtzi eta Ugao-Miraballes, Mungialdeko partzuergoa eta Lea Artibaiko Amankomunazgoa.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23