Prentsa Aretoa
2013/11/13
Hasi da Ortuellan Adinekoen XIV. Aste Kulturala
Ortuellako Erretiratuen elkargoak eta udalak Adinekoen Aste Kulturala ospatzeko egitaraua aurkeztu berri dute. Hamalaugarren edizioa izango da aurtengoa, eta berriz ere eskarmenturik handiena duten herritarrek beren dinamismo eta ahalegina erakusteko aukera izango dute.
Aste kulturala aste honetan hasiko da Adinekoen Udal Zentroko egoitzan. "El exótico hotel Marigold" pelikularekin eta ostean Iñaki Beitiak gidatuko duen zinema-forumarekin. Pelikulak Ingalaterrako nagusi batzuk aurkezten dizkigu beren erretiroa Bangalore Indiako hiri exotikoan bizitzea erabaki dutenak. Pelikulan islatuko dira batzuen eta besteen arteko ezberdintasun kulturalak zeintzuek hainbat gertakari bitxi eragingo dituzten. Halaber, Aste Kulturala hastearekin batera, argazki erakusketa inauguratu da.
Ekitaldiekin jarraitzeko, San Jorge abesbatzaren kontzertua egongo da eta Uriosteko dantza taldearen emanaldia. Halaber, Bilboko Guggenheim museorako bisita antolatu da eta Trapagarango Mendipe abesbatzaren eta Portugaleteko Jarrilleros Orfeoiaren kontzertua.
Halaber, Trapagarango Etxeko Andreek antzerki emanaldia eskainiko dute eta "bilbainadak" entzungo dira Cantoya eta Lagunen eskutik. Aste Kulturala amaitzeko Ortuellako Erretiratuen Elkargoko kideek elkartasun bazkaria egingo dute eta amaierako dantzaldia egongo da. Abesti arteko atsedenaldia aprobetxatuko dute argazkilaritza lehiaketako sariak emateko.
Beste alde batetik, aste honetan Ortuellako erretiratuek elikagai ez galkorrak batzeko kanpaina hasiko dute, Comparte egitasmorako emango direnak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23