Prentsa Aretoa
2013/12/06
“Euskadiko fatxek” Barakaldoko Batzokiaren kontra egindako erasoa kondenatu du EAJ-PNVk
EAJ-PNVk Barakaldoko Batzokiak bart gauean sufritu duen erasoa salatu eta gaitzetsi nahi du. EAJ-PNVk Barakaldon duen Batzokia gaur goizean agertu da bere hormetan Espainiako bandera handi bi margotuta, eta Euskadirentzako Estatus Juridiko-Politiko berria bilatzeko ekimena auzitan jartzen duten mezuak idatzita. Pintada hauetan ere, talde jeltzaleari eskatzen zaio “Espainia eta EH” artean aukeratzea.
EAJ-PNVren aburuz eraso honek agerian uzten du Euskadin “fatxa“ mota bi daudela, hemengoak eta hangoak, ezberdinak izan arren eskutik oratuta doazen fazismoak, Euskadin askatasuna, demokrazia eta giza eskubideak lortzeko bidean dagoen guztiari dioten gorrotoarekin elikatzen direnak. Demokraziaren bide hori egin du EAJ-PNVk, duela 118 urte sortu zen egun beretik; eta bide horretan mantenduko da bilatzen duen helburua erdietsi arte, bidezko duen lorpena lortu arte: euskal hiritargo osoaren bakea eta ongizatea, lotura eta faxismo orotik aske biziko den Euskadin.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23