Prentsa Aretoa
2013/12/16
EAJ-PNVk martxan jarri du "15erako 15 arrazoi: 2015ean dugu helmuga, Gora Barakaldo" kanpaina
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean aurkeztu du "15erako 15 arrazoi: 2015ean dugu helmuga, Gora Barakaldo" izenburuko kanpaina. Hiritarren parte hartzean oinarritzen den ekimen honen bidez, EAJ-PNVk bilatzen du Barakaldoko hiritarrak Barakaldo herriak behar duen aldaketaren protagonista izatea, guztion artean Udal hurbil,garden eta kolaboratzailea lortzeko xedez. Barakaldoko gizon eta emakume guztien iradokizunak eta iritziak errespetatuko dituen udala.
EAJ-PNVk martxan jarri du "15erako 15 arrazoi: 2015ean dugu helmuga, Gora Barakaldo" kanpaina
DOKUMENTOAK - 2013/12/16
Kanpaina aurkezteko ekitaldian izan dira Itxaso Atutxa BBBko presidente anderea eta Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaile anderea. Aurkezpenean ere izan dira Barakaldoko zinegotziak eta EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko ordezkariak.
EAJ-PNV konbentzituta dago Barakaldo beste era batean gobernatzeko modua badagoela. Hurbiltasunetik abiatuta, gure herrikideen eta Udalaren arteko harremana eta komunikazioa hobetuz. Irekiagoak eta gardenagoak izanez, Barakaldoko gizon eta emakumeen kezka eta beharrei erantzun eraginkorra emanez eta interes orokorren defentsa zintzotasunez, inpartzialtasunez eta esturaz eginez.
EAJ-PNVk nahi du Barakaldoko herritar guztiak protagonista izatea ,gure herria benetan ordezkatuko duen Udala diseinatzeko eta martxan jartzeko prozesuan parte hartzea, eta udal hori denentzat izan dadin hurbila, gardena eta kolaboratzailea. Barakaldoko herritar guztien iritzia kontuan hartuko duen udala, eta gehiengo batez hartutako erabakiak errespetatuko dituena.
EAJ-PNVk gure auzokide guztien parte hartze eta laguntasunarekin, 15 erronka itxaropentsu proposatzen ditu hurrengo hilabeteotan 15 konpromiso bilakatuko direnak eta 2015 urtetik aurrera beteko direnak, guztion artean Barakaldo biziagoa, erosoagoa, adeitsuagoa eta solidarioagoa lortzearren.
15 konpromiso hauek Barakaldoko herritarrak , beren kezkak eta beharrizanak jarriko dituzte Barakaldoko EAJ-PNVren politikaren jardunaren erdian.
LAN METODOLOGIA
Egitasmo honek ez du suposatzen Barakaldoko EAJ-PNVren lan ildoa aldatzea, baizik eta gure betiko estiloan eta azken urteotako lan eta moduen barruan sartzen da, hiritarren partehartzearen aldeko apustu irmoa egin dugulako.
EAJ-PNVk ilusio berezia jarri du gaurkoan hasi eta 2015eko maiatzean amaituko den egitasmoan. Barakaldoko herritar eta elkarteekin batera aztertu dugu, eta beraiek esan digute lan egiteko modu hau egoki jotzen dutela, beren iritzi eta iradokizunak kontuan hartuko direlako. Jakin badakigu Barakaldoko herritarrak direla gure udalerriko kale eta auzoek dituzten beharrizanak ondoen ezagutzen dituztenak. Hartara, inor hoberik ez dago beraien eta auzokide dituztenen kezkak guri jakinarazteko.
15 konpromiso hauek gauzatzeko orduan ez gara egongo herritarrak EAJ/PNVrengana noiz etorriko zain. EAJ/PNV izango da beren bila joango dena. Kaleetara irtengo gara, galdetzera, Barakaldoren onerako ekarpenak egin nahi dituzten pertsona eta taldeekin elkartzera.
EAJ-PNVren barruan konbentzituta gaude ezina ekinaren bidez egiten dela. Nahi bada eta sinesmena badago, askoren partehartzea egingarria da, ez e-mezu edo txio bidez (horiek ere lagungarri diren arren) baizik eta aurpegira hitz eginez, entzunez eta pentsatzen duguna eta kezkatzen gaituena elkarri esanez.
EAJ-PNVk jakin badaki pertsona askok, lan kontuak direla eta, ezin izango dutela topaketa eta elkarrizketa hauetan parte hartu. Horren guztiaren gaineko informazio zabala emango dugu hurrengo hilabeteotan. Halaber, herritar batzuek ez dute beren izena agertzea nahi, baina asko dute esateko nahi duten Barakaldoren inguruan. Haiengan guztiengan pentsatuta eta ahalik eta ekarpen kopururik handiena lortzearren, proposamenak, ideiak, kexak eta iradokizunak web bidez eta eskuko telefono bidez ere jasoko ditugu.
Helburu horrekin jarri ditugu martxan www.gorabarakaldo.eu web gunea eta “Gora Barakaldo” mugikorretarako aplikazioa, hurrengo egunotan doan deskargatu ahalko dena Android eta IOS-iphone sistema eragileetarako. Informazio eta komunikazio bide hauen bidez, erabiltzaileak EAJ-PNVri bidali ahalko dio berak nahi duen proposamena,balorazioa, kexa edo iradokizuna, eta argazkiak eta testua erantsi ahalko du. Horiek denak islatuko dira "Barakaldoko Beharrizanen Mapan". Halaber, aplikazio hauen bidez, gure herrikideek "Gora Barakaldo" ekimenarekin lotutako jarduera-egutegian sartu ahalko dira. Horrekin guztiarekin batera www.eajpnv-barakaldo.eu web guneak ere emango du horren guztiaren gaineko informazio zabala.
Gure apustua irmoa da eta gure konpromisoa ere bai. Hori dela eta gure herrikide guztiak animatu nahi ditugu Barakaldo herriak behar duen aldaketaren protagonista izan daitezen. Egon badago Udaletik gauzak beste era batera egiteko modua, Barakaldoko herritarrak kontuan hartuz, alegia: GORA BARAKALDO!!!
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23