Prentsa Aretoa
2013/12/17
Berriz ere justiziak amaitutzat jo du Bilduk EAJ-PNVren alkate baten kontra aurkeztutako kereila
Azken hilabeteotako ohitura bihurtu da. Justiziak Euzko Alderdi Jeltzaleari eman dio arrazoia,berriz ere, eta amaitutzat jo du Bilduk EAJ-PNVren alkate baten aurka aurkeztutako kereila.
Oraingo honetan, Bilduk salaketa aurkeztu zuen Borja Liaño Muskizeko alkatearen kontra, ustezko "informazio ukatze" bategatik. Kereila lehen auzialdian berehala eman zen amaitutzat, baina Bilduk errekurtsoa aurkeztu zuen Bizkaiko Entzutegian, auzia berriz irekitzeko eta,bide batez, ahalik eta zarata mediatikorik handiena sortarazteko, alderdi politiko horrek EAJ-PNVren ospe ona zikintzearren hartu duen ohiturari jarraituz. Bilduk ahaleginak egin arren, Bizkaiko Entzutegiak, kereila amaitutzat jo du, berriz ere.
Borja Liaño Muskizeko alkatearen esanetan "agerian geratu da Bilduren zinegotzia eta talde politikoa gezurretan ari direla. Jarduteko duten modu honek helburu bakarra du, hau da, udalerriaren alde lan egiten dugunoi kalte egitea. Denbora eta esfortzua alferrik galdu dugu, beste gauza batzuk kudeatzen ibili beharko genukeen momentuan”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23