Prentsa Aretoa
2014/01/30
Zierbenako Udalak aurrekontuak luzatu ditu eta 2014. urterako hamar ardatz estrategikoak definitu ditu
• Udal galipoak 5.565.716 €-ko gastu aurrekontuarekin egingo du lan • Alor estrategikoek udal jardueraren zeharkako ikuspegia dute
Marce Elorza Zierbenako alkateak, aurrekontuen luzapenarekin eman dio hasiera urteari, udaleko jarduera gelditu ez
dadin. Horrez gain, gobernu taldearekin batera, datozen hamabi hilabeteetan Udalaren
jarduera markatuko duten hamar ardatz estrategikoak definitu ditu. Ardatz estrategiko
horiek hauek dira:
1. Oinarrizko zerbitzuak bermatzea
2. Zorroztasun ekonomikoa
3. Zierbena Aktiboa: osasuna eta kirola
4. Garraioa eta loturak
5. Hirigintza
6. Elkartasuna eta Gizarte Laguntzak
7. Gardentasuna
8. Hezkuntza eta prestakuntza
9. Enplegua eta jarduera ekonomikoa
10. Ingurumena eta iraunkortasuna
Jarduketa alor horiek, 5.565.716 €-koa izango den 2014ko gastu aurrekontuan sartu
dira, eta udal jardueraren zeharkako ikuspegia dute, ardatz bakoitzean integratutako
helburuak bilatzen dituzten sail guztiek aurrera eramandako jarduketak elkartuz.
Alkatearen eta bere taldearen lehenengo helburua, biztanle guztiek Oinarrizko
Zerbitzuak bermatuta izatea da: hiritarren segurtasuna, ingurumen osasuna,
saneamendua, ur hornidura eta banaketa, hondakinen kudeaketa eta bideen garbiketa,
eta egoera onean egongo den hondartza, Zierbenako baliabide natural nagusia baita.
Kontzeptu horietara 987.370 € bideratuko dira, eta horrela Udalaren lehentasuna
izango dira.
Ondoren, erakundearen jardute egokia bermatzera bideratutako gastu guztiak
Zorroztasun Ekonomikoaren ardatzean sartu dira. Ardatz horretara 885.891 €
bideratuko dira. Zer sartzen da atal horretan? Kudeaketa egokira, eraginkorrera eta
zorrotzera bideratutako guztia: udal programen ebaluazio sistemak, administrazio eta
langile gastuak, ondarearen kudeaketa, telefono bidezko komunikazioak, gobernuari
eta udalari laguntzeko gastuak, aseguruak, mantentze-lanak, etab.
Marce Elorza Alkatearen beste helburu nagusietako bat, bere ezaugarrien artean,
osasunaren, ohitura osasungarrien eta kirolaren alde egindako apustua duen udalerri
bilakatzea izango da, horrela bertako biztanleen bizitza kalitatea hobetu egingo delako.
Horrela, Zierbena Aktiboa jarduketa ardatzaren barruan, Udalak 743.800 € inbertituko
ditu hezkuntza fisikoarekin, kirolarekin, ospakizunekin eta jaiekin erlazionatutako
ekintzetan. Aisia ere oso modu egokia da herria, kanpoko pertsonek ezinbestean
bisitatu behar duten puntu bilakatzeko, eta horrek onura ekonomikoak ekarriko dizkie
Zierbenako zenbait jarduera sektoreri.
Gizarte galipoarentzat bizitza atseginagoa eta erosoagoa egiteko helburuz, laugarren
ardatza Garraioan eta Loturetan zentratuko da. 675.000 € hartuko dituzten partida
horiek, Zierbenako errepideak, auzoetako bideak eta bide publikoak hobetzera
zuzenduko dira, eta baita lurreko eta itsasoko oinarrizko azpiegiturak hobetzera ere.
Zierbenarentzat, Hirigintzaren eta arkitekturaren atala ere oso garrantzitsua da, herriko
gizarte eraikinak eta etxebizitzak egoera onean egon behar direlako, horien gozamena
bermatzeko. Atal horrek gastuen aurrekontuko 669.030 € jasoko ditu.
Konpromisoa bertako jendearekin
Zierbenan bizi diren pertsonek gizarte alorreko onurez gozatzen dute, horretarako
aukera ematen duen maila ekonomikoa duen udalerria delako. Hori dela eta, ez dira
baztertzen laguntza beharra duten pertsonei laguntzera bideratutako partidak, eta
607.200 € aurreikusten dira Elkartasuna eta Gizarte Laguntzak izeneko ardatzerako.
Planteamendu horiek, jarduketa ardatz estrategikoak definitzea eta horietako
bakoitzera bideratuko diren kopuruak eskaintzea, Udalak aurrera daraman
Gardentasunaren filosofiari erantzuten diote. Zierbenak 350.000 € inbertituko ditu,
helburu gisa erregulazio ekonomikoa izango duten sistemetan eta izapideetan.
Zortzigarren ardatza herriko biztanleen Hezkuntza eta Prestakuntza da, eta bertara
350.000 € bideratuko dira. Atal horren barruan sartzen dira txikien zein nagusien
gaikuntzara zuzendutako laguntza eta programa guztiak. Ildo horri dagokionez,
Zierbenak 199.995 € inbertituko ditu 2014an sustapen eta enplegu jardueretan, ahal
den neurrian, bertako biztanleen lan egoera hobetu ahal izateko.
Xehatzearekin amaitzeko, Udalak ingurumenaren eta iraunkortasunaren aurrean duen
ardura azpimarratu behar da. Hori dela eta, 132.430 €-ko partida bideratuko da alor
horretara. Bertan, ingurunea kontserbatzera zuzendutako programa guztiak sartu dira,
eta baita iraunkortasunaren alor guztiak sustatzera zuzendutakoak ere: kontsumo
arduratsua, etxebizitza, energia, etab.
Udalak ilusio handiz ekin die hamabi hilabete hauei, bere jarduketa eremuak oso ondo
markatuta geratu direlako. Konpromiso guztiak betetzea da udal galipoan lan egiten
duten pertsona guztien eguneroko erronka.
Laburpena:
Oinarrizko zerbitzuak 987.370,00 €
Zorroztasun ekonomikoa 885.891,00 €
Zierbena Aktiboa: osasuna eta kirola 743.800,00 €
Garraioa eta loturak 675.000,00 €
Hirigintza 669.030,00 €
Gizarte laguntzak 607.200,00 €
Gardentasuna 350.000,00 €
Hezkuntza eta Prestakuntza 350.000,00 €
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23