Prentsa Aretoa
2014/02/24
Sestaoko Udal Gobernuak 34,6 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du
Aurrekontuek %12,8ko igoera izan dute aurreko luzatutako aurrekontuarekin alderatua
Sestaoko Udalak gaur goizean aurkeztu du 2014. urterako aurrekontuen proiektua, 34, 6 milioi eurokoa. Udalaren aurrekontuak %12,8ko igoera izango du iazkoarekin alderatuta, eta horrek udalaren sail guztietan diru gehiago izatea ahalbidetuko du.
Sestaoko alkateak, Josu Bergarak, adierazi du aurrekontu hauek "zintzotasunez eta ardura politiko handiz egin direla”, “legeak ezarritakoa eta gastuen araua betetzen dutela”, “egungo abagune ekonomikoarekin bat datozela” eta “enplegua, jarduera ekonomikoa eta familien babes soziala bultzen dutela" adierazi du.
Baliabide gehiago izateko arrazoia OHZ eguneratu egin dela da, batez besteko zerga ordenantzaren %1,8ko igoeragatik eta hirigintzaren kudeaketatik jasotzen diren sarreren kalkuluengatik. Bide beretik, aurrekontuan sartu dira Uren Partzuergoarekin udalerriko obrak egiteko hitzarmenaren barruko 1,2 milioi euroak, oraindik erabili ez direnak.
Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduak Ataleko programa izango da 2014an diru gehien izango duena, guztira 5.351.078 euro, 2013arekin alderatuta %14,9ko igoera izan duena. Enplegua eta Formazio Sustatzeko 2.041.216 euro erabiliko dira aurreko ekitaldian baino %173 gehiago eta Hiribideak programak 3.142.960 euro izango ditu, iaz baino %117 gehiago.
Kirol arloko baliabideek %10,8ko igoera izango du (3.059.802 euro), Kultura, Euskara eta Gazteria Atalak %1,1eko igoera izango du (1.483.061 euro) eta Hezkuntzak %6,6 gehiago izango du (2.279.008 euro). Hiritarren Segurtasuna Atalak ia 4 milioi kudeatuko ditu, %2,1 gehiago.
Igoera hauen aurrean, honako beherakadak nabarmendu behar dira: Gobernu Organoak, %9,4koa (564.433 euro), Administrazio Orokorrak %8,9koa (2.577.372 euro) eta Zor Publikoaren %46koa Udalak, 2010. urteko Udal-kutxa Funtsak itzulita, Bizkaiko Foru Aldundiarekin zituen konpromisoak bete baititu.
Inbertsiorik handiena Bide Nagusiko azken zatia berriro urbanizatzea da, horretarako 500.000 euro bideratu direlarik. La Paz Auzunean, igogailua jarriz, irrisgarritasuna hobetzeko, Udalak 350.000 euro erabiliko ditu lehenengo faseari ekiteko. Aurrekontuek, era berean, El Carmen Auzunetik Elizako Parkerako sarbidea hobetzeko 110.000 euro bideratuko ditu, 80.000 euro La Paz Auzuneko eta Kasko Plazako argiteria berritzeko eta 284.350 euro Txabarri kaleko 21 eta 25. atariak birgaitzeko.
Gizarte Ekintza arloan, aurrekontuak 425.000 euro jasotzen ditu larrialdi-laguntzarako, 1.172.500 euro Etxean Laguntzeko Zerbitzuari aurre egiteko,7.000 euro Bizkaiko Abokatuen Bazkunarekin etxe-gabetzeak saihesteko daukan hitzarmena mantentzeko, 2.047.000 euro Juan Ellacuria nagusientzako Udalaren egoitzarako, 430.000 euro nagusientzako bi zentroak kudeatzeko eta 333.000 euro Gizarte-Hezkuntza Interbentziorako Plangintzarako.
Formazio eta enplegurako, besteak beste, 763.000 euro jasotzen ditu aurrekontuak 2014ko Enplegu Planerako, 208.000 euro Foru Aldundiaren Enplegu Planerako eta 452.000 euro Behargintzaren mantenua eta jarduetarako.
Lehen aldiz jasotzen diren eta proiektu berriei dagokionez, indarkeria matxistaren biktimei laguntza emateko Protokoloa egitea azpimarratu behar da, Hirugarren Adinerako Behatokia martxan ipintzea eta Gurasoen Eskola sortzea.
Aurrekontuek, Udalak Portopín garaje-partzelak erosteko iaz eskatutako 1,8 milioiko kreditua itzultzea ere jasotzen dute, eta baita Gobernu zentralak, La Benedictarako sarbidea egiteko bide berria egiteko, aurreko legealdian Udalari eman zion 2 milioi euroko maileguaren 200.000 euro itzultzea.
Aurrekontua %12 hasi arren, alkateak adierazi du “jendeak ez dena konponduta dagoen ideia izan. Krisia ez da oraindik amaitu, 2014. urtea ziurgabetasun handiko urtea izango da eta hori dela eta aurrekontua kontu handiz eta zuhurtziak egin nahi izan dugu”.
Zentzu honetan, Josu Bergarak azpimarratu du aurrekontu honetan “4 eurotik 1 pertsonei, lana sustatu eta gizarte politikak egitera bideratuta daude, hauek baitira legealdiaren hasieratik gure lana gidatu duten ardatz nagusiak”.
Aurrekontu proiektua aste honetan aurkeztu zaie talde politikoei Ogasuneko Komisioan, eta hauek otsailaren 27ra arteko epea izango dute zuzenketak aurkezteko. Gobernu Taldearen asmoa, aurrekontua martxoaren 4an Plenora eramatea da. Tokiko Gobernua zabalik dago aurrekontuak hitzartzeko, borondatea duten alderdi guztiekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23