Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2014/03/06

Portugaleteko EGIk “Portugaleteko bazter ezezaguna 2014” ri buruzko argazki lehiaketa antolatzen du.

Argazki lehiaketa Portugaleteko EGIren ekimena da. Partehartzea zabalduta dago bai afiliatuentzat, bai argazkilaritzan interesa duten gainontzeko guztientzat. “Portugaleteko bazter ezezaguna 2014” lehiaketaren helburua da gure herriko kultura ikertzea. Argazki onenak aukeratuko dira, irabazlea barne, 2015eko egutegi bat egiteko. Bertan, egileen izenak agertuko dira, hala nahi baldin badute.

rss Ezagutzera eman
euzko gaztedi, EGI, portugalete, eajpnv

ARGAZKIA JAITSI

“PORTUGALETEKO BAZTER EZEZAGUNA 2014” ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRI TEKNIKOAK

 

1. HELBURUA

Argazki lehiaketa Portugaleteko EGIren ekimena da. Partehartzea zabalduta dago bai afiliatuentzat, bai argazkilaritzan interesa duten gainontzeko guztientzat. “Portugaleteko bazter ezezaguna 2014” lehiaketaren helburua da gure herriko kultura ikertzea. Argazki onenak aukeratuko dira, irabazlea barne, 2015eko egutegi bat egiteko. Bertan, egileen izenak agertuko dira, hala nahi baldin badute.

  1. PARTE HARTZAILEAK

16 urtetik gorako edozein pertsona fisikok har dezake parte, baldin eta bere lanak oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

3.GAIA

Lehiaketaren xedea Portugaleteko bazterrak ezagutzea da. Bazter horiek, ohikoak edo ezagunak izan gabe, ezagutzera emateko modukoak izango dira bere orijinaltasun edo historiarengatik. Argazkiek kultura eta historia jorratuko dute, eta Portugaleteko udalerrian egindakoak izango dira.

4. LAN KOPURUA

Egile bakoitzak 3 lan aurkeztu ahalko ditu, gehienez ere. Lan horien teknika askea izango da, eta kolorean edo zuri-beltzean aurkeztu ahal izango dira. Argazkiak orijinalak eta argitaratu gabeak izango dira; ez dira onartuko beste lehiaketaren batean saritutakoak, ezta lehenago publikoki erakutsitakoak ere.

5. BEREZITASUN TEKNIKOAK

Argazkiak ezingo dira eraldatu, ez elektronikoki, ezta beste moduren batean ere. Fotomuntaketarik ez da onartuko. Kolore eta argitasun eraldaketak baino ez dira baimentzen.

 

6.LANEN BALORAZIO-IRIZPIDEAK

 

Ez dira onartuko argazkiak, baldin eta gutxieneko kalitatea ez badute edo bere edukiak legeen kontrakoak badira. Epaimahaiak obrak adierazitako ideia baloratuko du, lehiaketaren helburuaren arabera. Halaber, kontuan izango ditu adierazpen artistikoa eta irudiaren kalitatea.

 

7. LANEN AURKEZPENERAKO BALDINTZAK

 

Argazkiak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, eta honako ezaugarri hauek izango dituzte:

 

Formatu digitaleko argazkia: JPEG formatuan baino ez dira onartuko.  Gutxieneko neurria 1024x1024 pixelekoa izango da, gehinez 5 Megabytekoa (Mb) eta gutxienez 200 ppp berizmenekoa.

 

8. EPEA ETA AURKEZPEN LEKUA

Lanak aurkezteko epea martxoaren 10ean irekiko da eta martxoaren 31n bukatuko da.

Argazkiak portuegi@hotmail.com helbidera bidali beharko dira.

 

9.-SARIAK

Epaileek argazki onena aukeratuko dute. Saria hurrengo hau izango da:

 

  • 100 € eta bi lagunentzako afaria Portugaleteko batzokian.

 

Bigarren saria 50 eurokoa izango da, eta 12 argazki hoberenak hautatuko dira 2015eko Portugaleteko Batzokiaren egutegirako.

 

10- EPAIMAHIA

 

Epaimahaia zenbait batzokiko kide eta adituk osatuko dute. Eurek baloratu eta aukeratuko dituzte aurkeztutako lanak.

 

Erabakia apirilaren 4an emango da jakitera, Portugaleteko Batzokiko batzar aretoan, arratsaldeko 19:30ean; lehiakideak bertaratu beharko dira, bertan emango baitira sariak.

 

11.- ARGIBIDEAK

Zalantzak argitzeko, telefonoz eta e-mailez harremanetan jartzeko aukera dago:

  • Telefonoz: 94 496 34 29
  • Posta elektronikoz: portuegi@hotmail.com

 

12.- OHAR OROKORRAK

Lehiaketan parte hartzeak Oinarriak erabat onartzea dakar.

 

Deialdi honetan araututako baldintza tekniko eta administratiboak bete behar dira. Hala ez bada, partehartzailea lehiaketatik kanporatu ahal izango da.

 

  Berri ikusiagoak...