Prentsa Aretoa
2014/03/15
Andoni Ortuzarrek eta Itxaso Atutxak Petra Uribe 105 urterekin alderdikiderik urtetsuena dena zoriondu dute gaur
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidentea eta BBBko presidente Itxaso Atutxa Repelegara joan dira gaur (Portugalete) EAJ-PNVren alderdikiderik urtetsuena zoriontzeko, gaurko egunez bere 105 urteurrena ospatu duelako. Ortuzar eta Atutxak Uribe andreari eman diote lore gorri,berde eta zuriz eginiko sorta,EAJ-PNVren intsignia eta esker ona adierazteko mezu idatzia. Dokumentuan Alderdiaren esker ona adierazi zaio “ bere konpromisoagatik eta EAJ-PNV alderdiaren alde eginiko lanagatik”. Ortuzar eta Atutxak Bertolt Brecht idazle ospetsuaren esana ekarri nahi izan dute gogora: “Emakume batzuk daude egun batez borrokatuz, onak direnak. Urte luzetan borrokatzen direnak daude, eta oso onak dira. Baina, bizitza osoan borrokatzen direnak daude, horiek ezinbestekoak dira”.
Beste alde batetik, Itxaso Atutxak kazetariei eman die Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen osasun egoera larriaren berri. BBBko buruak konfirmatu egin du Bilboko alkatearen osasun egoerak okerrera egin duela azken orduetan. “Hala da, bere osasuna delikatua da une honetan. Atzo, Bilbon entzuten ziren zurrumurruen aurrean, Bizkai Buru Batzara eta Bilboko Batzarren Artekoa batzartzea erabaki nuen Azkunaren osasunaren berri emateko. Informazio bilera izan zen, ez ziren gai politikoak aztertu. Edozein kasutan, Azkunaren egoera egonkorra da orain, kontziente dago, bere senide eta lankide hurbilenekin. Lasai dago. EAJ osoaren maitasun eta babesa jasotzen ari da, eta beren adeitasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi dioten hainbat bilbotarrena ere. Egoera delikatua den arren, denok ezagutzen dugu Azkuna. Borrokalaria da eta aurrekoetan ere irten da halako egoera zailetatik;beraz, itxaropena dugu eta egoera hau gainditzea espero dugu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23