Prentsa Aretoa
2014/04/09
Abanto Zierbenak herri martxa egin du Ariketa Fisikoaren eguna ospatzeko
Iragan den apirilaren 6an ospatu da Ariketa Fisikoaren Munduko eguna, jendeari kirola egiteko ohiturak duen garrantziaz kontzientziatzeko egiten dena. Eguna jai giroan ospatzeko, Abanto Zierbenak bere lehen Herri Martxa egin du 8,5 kilometroko ibilbidearekin. Korrikalariak goizeko 10:30etan hasi ziren Alberto Ezkurdia parkean eta Sanfuentes eta Las Carrerasetik igaro ziren Gallartako Eusko Gudariak enparantzan amaitzeko
Ibilbide osoa jai giroan egin zen musika eta animazioarekin. Hamaika eta erdiak aldera hamabost minutuko geldiunea egin zen antolatzaileek indarrak berreskuratzeko eskaini dituzten fruta eta edariekin.
Herri martxa hau da Euskal Astearen edizio berriaren barruan antolatu den ekimenetako bat. Euskal Astea apirilaren 4an hasi zen eta hilaren 13ra arte luzatuko da eta era guztietako hamabost jarduera egingo dira, besteak beste Alex Txikon mendizalearen eta Julian Iantzi ETBko aurkezle famatuaren hitzaldiak, eta Sanfuentesen apirilaren 12ean Oskorri taldeak eskainiko duen kontzertua. Pailazoen emanaldiak ere egongo dira, euskal kirolak, antzerkia eta Kanta Eguna, era ezberdinetako bost abesbatza batuko dituena.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23