Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2014/04/09

Prestalan enplegu-programaren bigarren ekitaldia burutzen dute Sestaok eta Santurtzik

Bigarren urtez jarraian, Sestao eta Santurtziko Udalek elkarrekin jarriko dute abian Prestalan, ekonomia sustatzeko eta lanpostuak sortzeko programa

rss Ezagutzera eman

“Prestalan" proiektu honen helburuak hiritarren laneratzea hobetzera, arreta berezia jarriz langabetuei eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei;  enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatu eta sortzea eta azkenik tokiko eta Ezkerralde mailako garapena sustatu eta bultzatzera.

Helburu horiek lortze aldera, Prestalan programa honen bidez zenbait ekimen burutuko dira, hiru lerro estrategikoren inguruan sailkatuta, honela laburbiltzen direnak: langabetuei formazio maila handiagoa eskaintzea, ekintzailetza kultura sustatzea eta auto-enplegua bultzatzea eta enpresak sortzea.

Bigarren ekitaldi honetan 2013an bildutako esperientziari jarraipena eman nahi zaio. Aurreko horretan zenbait tresna ezarri ziren, langabeziaren aurkako borroka sendotu eta garapen ekonomikoa indartzeko. Iazko urtean proiektuaren ekintzetan udalerri bietako 400 pertsonatik gora aritu ziren.

  Berri ikusiagoak...