Prentsa Aretoa
2014/05/21
Ortuzarrek eredu bi aurrez aurre jarri ditu: PP-PSOEren ereduak “Alto Hornos itxi eta ia La Naval hondoratu zuen; eta EAJren ereduak Metroa, BEC eta berrindustrializazioa ekarri zuen”
- Izaskun Bilbaok botoa eskatu du EAJrentzat maiatzaren 25eko hauteskundeetarako, “EAJk bere programa eta eginbeharrak bete dituelako, eta gainera, boto erabakigarria delako Euskadi gehiago izateko Europa berrian”. - Urkullu lehendakariak Jaurlaritzaren gizartearekiko helburuak eta konpromisoak nabarmendu ditu, horien artean, ekonomiaren susperraldia eta enpleguaren sorrera, batez ere, gazte eta emakumeentzako enplegua. - Salvador Sedó Catalunyako Unió Democràtica eurodiputatuak eta Xoán Bascuas Compromiso por Galiciaren idazkari nagusiak Izaskun Bilbao jeltzalearen hautagaitza bermatu dute.
Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidenteak, Barakaldon egindako ekitaldian, PP-PSOE eta EAJren ereduak desberdindu ditu. “Batzuek jada ez dute gogoratzen, baina gogora ekarri behar da. Felipe Gonzalezen PSOEk eta Aznarren PPk Altos Hornos enpresa suntsitu zuten. Babcock itxi zuten. Sozialistek eta popularrek Ezker Eskualdea ezerezean utzi zuten. Ordea, zer egin zuen EAJk?, ironikoki galdetu du Ortuzarrek, eta halaber EAJk azken urteotan martxan jarritako proiektuak aipatu ditu. “A-8 autobidea egin genuen. Rontegi zubia altxatu genuen. Metroa abian jarri genuen. Industrialdeak ireki eta ekonomi guneak lagundu genituen. ACB berriro aktibatu eta Bilboko Portua handitu genuen. Eta BEC ere hona, Barakaldora ekarri genuen. Eta dena egin genuen eskualde hau, herri hau berpizteko. Eskualde honetan industria berriro berpizteko. Hau da desberdintasuna. Eredu suntsitzailea edo eredu eraikitzailea. PP-PSOE eredua edo EAJren eredua”.
Buruzagi jeltzalearen berbetan, EAJren betebeharra oraindik heltzear dago, europar hauteskunde hauetan, benetan garrantzitsuena igandean izango da. “Horregatik igandean garrantzi handikoa izango da bozkatzera joatea eta Izaskun Bilbao Barandicari botoa ematea. Behin hauteskundeak irabazita, behin jakinda Izaskun Europan egongo dela, gure helburua bete esan eta arnasa har dezakegu. Gizartea euskal gizartea lagunduko dugulako. Hori da gure nahia, gure desioa, gure lana. Baina ordura arte ez dugu ezer egin eta konfiantza hartzen badugu, agian ere ezustekoa hartuko dugu”, esan du Ortuzarrek.
Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritzaren euskal gizartearekiko konpromisoak eta helburuak azpimarratu ditu, eta batez ere, ekonomiaren susperraldia eta enplegua nabarmendu ditu. “Ezkerraldea gure lehentasuna da. Egunero erakusten ari gara, inbertsioekin eta programa berriekin. Industria, berrikuntza, hazkundea, enplegua. Egunero jorratu beharreko bideak. Barakaldon eta Europan landu eta lortu behar ditugunak. Horregatik eta horretarako hartu behar dugu parte igande honetan. Herri honen alde inork inoiz ez duelako egingo guk elkarrekin egin dezakeguna. Guri dagokigu Herri hau aurrera ateratzea. Hemen Barakaldon eta Euskadi osoan. Europan eta mundu zabalean”.
Era horretan, lehendakariak adierazi du EAJk eskarmentua duela lanerako, konpromisoa eta gobernuak ekintzak behin eta berriro erakutsi dituela. “Programa berri batekin gatoz. Ekonomia suspertzeko eredu bat dugu. Hori da guztion helburu nagusia. La Naval ontziolak bi urterako lana izango duela ziurtatu da. Euskal untzigintza arnasa berreskuratzen ari da. Laguntza guztia eskaini dugu kontratu berriak bermatzeko. Direnak eta ez direnak egin behar izan ditugu. Elkarlana eta isilean, jasotako kritika interesatuak irentsiz, egiteko modua izan da. Hori da hainbat arlotan gure egiteko modua. Hori da gure eredua, gure politika ekonomikoa”, esan du Urkulluk.
Azkenik, Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak botoa eskatu du Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, benetan boto erabakigarria izango delako Euskadi gehiago Europa berrian izateko. “Bost urtetan egitasmoa eta konpromisoak bete ditugu. EAJ Europan badago, nekazariak eta arrantzaleak Europan egongo dira. EAJ Europan badago, ikertzaileak eta Euskadiko ikerketa lana Europan egongo dira. EAJ Europan badago, Euskadi europar garraioaren ardatz nagusietan egongo da. EAJ Europan badago, Euskadiko kooperatibak, autonomoak eta enpresak Euskadin egongo dira. EAJ Europan badago, gure kultura eta euskara, gure hizkuntza ere Europan egongo dira. Horregatik eskatzen dizuet EAJ bozkatzea. Euskadi Europan egon dadin”, amaitu du Izaskun Bilbaok.
Xoan Bascuas Compromiso por Galiciaren idazkari nagusiak eta Salvador Sedo Catalunyako Unió Democràticaren eurodiputatuak hitza hartu dute ekitaldia hasi baino lehen, Barakaldoko Herriko Plazan izan diren 300 pertsona baino gehiagoren aurrean. Bascuasek euskal gizarteari adiskidetasunaren mezua luzatu nahi izan du, bi herri, Galizia eta Euskadi senidetuta daudela esanez, “biok batera bidea errazago egingo dugulako; eta halaber, EAJren lan ona azpimarratu du euskaldunon interesak defendatzeko orduan”.
Sedok, bestalde, EAJri botoa ematea eskatu du, Izaskun Bilbao Barandicari bere hautagaiari, “EAJk inork baino hobeto euskaldunon interesak defendatuko dituelako. Sedok ere hauteskunde hauetan bozkatzeaz garrantzia aipatu du, PP-PSOE alderdiek gure gauzetan ez erabakitzeko, eta beste Europa politikoa defendatzeko: nazioen Europa, estatuen Europaren ordez”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23