Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2014/07/04

Xabier Cuellar izango da EAJ-PNVk Trapagarango alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia

Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean aurkeztu du Trapagarango Alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Lan honetarako aukeratu dute oraingo alkate Xabier Cuellar, 2015eko udal hauteskundeetan jeltzaleen zerrendan hirugarren aldiz aurkeztuko dena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Xabier Cuellar izan da alkatetzarako hautagaia aukeratzeko prozesuan egon den hautagai bakarra, eta aukeraketa prozesuan bere alderdikideen babesa jaso izan du. Iñigo Etxezarraga Uri Buru Batzarreko presidenteak alkate jeltzaleak azken hiru urteotan egin izan duen lana goraipatu du eta Cuellarrek gorpuzten dituen baloreak aipatu izan ditu, EAJ-PNVren ordezkarien esanetan kargurako aurkezteko egokiena dela argi uzten dutenak "politikari hurbila da, herri honetako emakume eta gizonen arazoez kezkatzen den pertsona, herri politikagintzan eskarmentu handia duen gizona".

Xabier Cuellarrek 58 urte ditu,ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Informazio Zientzietan lizentziatua da, Marketing masterra ere badauka eta hainbat doktoretza ikastaro egin ditu. Trapagarango Itxaropena Ikastolako presidentea izan da. Bere ibilbide politikoa 2003 urtean hasi zen; legegintzaldi bitan oposizioko zinegotzi izan zen  eta 2011 urtean udalerriko alkatetzara iritsi zen  eta kargu horretan dago gaur egun.

Hautagaiak ezin izan du berriz aukeratua izanak ematen dion poza ezkutatu, eta bere herriko alkate izatea "herritar batek izan dezakeen ohorerik handiena" dela ezarri du. Etorkizunera begira dituen erronkei dagokienez, Cuellarrek herriko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia behin betiko onartzeko lanarekin jarraituko du eta adinekoentzako egoitza eraikitzeko ahaleginetan murgilduko da. Era berean esan du "enplegu eta prestakuntza plan berriak" prestatzen jarraitu nahi duela, eta enpresetako beken edizio berriak egingo dituela "langabezian dauden pertsona guztiei laguntzeko".

  Berri ikusiagoak...