Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2014/10/31

Udalak diru-laguntza lerro bat sortu du urte bete baino gutxiago duten enpresentzat

Udalak 15.000 euroko inbertsioa egin du

rss Ezagutzera eman
Udalak diru-laguntza lerro bat sortu du urte bete baino gutxiago duten enpresentzat

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzeko estrategiaren barruan, aparteko diru-laguntza programa bat sortu du udalerrian enpresa berriak sortu eta enplegua eta inbertsioa sustatuko duten pertsona ekintzaileentzat. Deialdiaren helburua urte bete baino gutxiago duten enpresa sortu berriek egindako gastuak eta inbertsioak diruz laguntzea da.

Josu Bergara alkateak azaldu duenez “ekimen honekin Udalak auto-enplegu formula erabiliz eta esfortzu handia eginez une gogor hauetan euren negozioak zabaltzen ari diren ekintzaile berriei lagundu nahi die lehen urratsak ematen eta euren jarduerak sendotzen”. Eskabideak aurkezteko epea larunbatean hasi eta azaroaren 15ean amaituko da. Dokumentazioa Udalaren Erregistroan aurkeztu behar da.

  Berri ikusiagoak...