Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2015/01/22

Delituek %18ko jaitsiera izan dute 2014 urtean

Beherakada hau batez ere herritarren artean alarma handiena sortzen duten delitu motetan eman da, hala nola biolentzia eta larderia erabilita ematen diren lapurretak, etxebizitzetan egindakoak, auto lapurretak, emakumeei egindako lesioak eta sexu izaera duten delituak

rss Ezagutzera eman
Delituek %18ko jaitsiera izan dute 2014 urtean

ARGAZKIA JAITSI

Sestaon Ertzaintzak eta Udaltzaingoak erregistratu dituzten delitu eta arau hausteek %18,33ko jaitsiera izan dute 2014 urtean aurreko urteko datuekin alderatuta.

Josu Bergara, Sestaoko alkateak, “baikortzat" eta “motibagarritzat” jo ditu aurkeztu diren datuak, kriminalitatearen beherakada hau "bi segurtasun indar hauek Sestao herri seguruagoa izateko egiten ari diren lan koordinatuaren emaitza" dela azpimarratu du, baina era berean zuhurtzia erakutsi nahi izan du gogoraraziz "oraindik ere erronka handiak ditugu aurretik, batez ere gizabide-gabetasuna eta toki publikoetan ematen diren portaera desegokiak kontrolatzeari dagokionean”.

Urtarrila eta abendua bitartean Sestaon 1.635 delitu eta arau-hauste eman ziren 2013an 2.002 eman ziren bitartean. Beherakada hau batez ere herritarren artean alarma handiena sortzen duten delitu motetan eman da, hala nola biolentzia eta larderia erabilita ematen diren lapurretak, etxebizitzetan egindakoak, auto lapurretak, emakumeei egindako lesioak eta sexu izaera duten delituak.

Bestalde, estatistikek erakusten dute osasun publikoaren aurka eta droga trafikoari lotuta egindako delituek (batez ere marihuana eta haxixaren kasuan) eta ondasunen aurkako lapurreta eta kalteek gora egin dutela, eta hau bi polizia indarrek aztertuko dute erantzun egokia emateko bideak planteatu ahal izateko.

Orokorrean, urteko datuak bat datoz Udalak irailean urteko lehen seihilekoari buruz eman zituen datuekin eta urtarrilaren eta ekainaren artean delituen %19ko beherakada erakusten dutenak.

Datuen eguneratze honekin, Sestaon ematen den kriminalitate tasak behera egin du, 2013 urtean 1000 biztanleko 55,39koa baitzen eta 2014 urtearen bukaeran 43,55koa.

Segurtasuna hobetzeko ahalegina
Badirudi Udaltzaingoak eta Ertzaintzak azken urtean zehar segurtasun sentsazioa hobetzeko egindako ahalegina emaitza onak ematen ari dela. Ertzaintzak Txabarri inguruan duen presentzia areagotu egin du, eta Udaltzaingoak oinezko 382 patruila egin ditu, 2013an baino %1,86 gehiago. Sei hilabetean zehar toki publikoen zaintzaileak egon dira Udaltzaingoari laguntza ematen. Uda aurretik Udalak herritarrek bere burua babesteko neurriak hartzeko aholkuak ematen zituen aldizkari bat sartu zuen buzoietan, bigarren urtez jarraian mantendu da Opor Lasaiak programa eta bideo-zaintza kameren ikusteko sistema hobetu da irudiak kalitate hobearekin hel daitezen komisaldegira, eta horretaz gain Kasko plazan hiru ekipo gehiago instalatu dira. Giza baliabideei dagokionez, pasa den uztailetik hiru agente gehiago daude Udaltzaingoan.

Etorkizunari begira, Udala udalerriko segurtasunari begira proiektua berriak prestatzen ari da, hala nola Las Canteras aparkalekuan kamerak jartzea, agenteei balen kontrako txalekoak erostea eta Hiru Kontseiluen plazan Udaltzaingoaren komisaldegia irekitzea auzo honetan segurtasun sentsazioa hobetzeko eta dauden arazoei erantzun azkarragoa emateko.

  Berri ikusiagoak...