Prentsa Aretoa
2015/01/28
Barakaldoko EAJ-PNVk herriko emakumeekin egin du genero indarkeria aztertzeko tailerra
Familia inguruan tratu txarrak jasan dituzten emakumeek aurkeztutako salaketek gora egin dute Barakaldon azken urte honetan
Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzaleak lan bilera egin du gaur goizean herriko hainbat gizarte talde eta emakume elkarterekin, etxeko indarkeria eta genero indarkeria aztertzeko. Topaketan parte hartu dute Barakaldoko Alkatetzarako hautagai Amaia del Campok eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Barakaldoko elkarteetako ordezkariak, eta genero indarkerian adituak diren abokatuak eta gizarteratze laneko teknikariak.
Lan jarduera hau bi ekimen ezberdinek osatu dute. Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak Amaia del Camporekin batera bisitatu du Urban auzoa, Pormetxeta enparantza eta inguru horretan dagoen Renfe trenbidearen tunela. Auzo horretan bizi direnek, emakumeek bereziki, aspaldi honetan ari dira azpimarratzen toki horietan segurtasun falta handia dagoela,
Pormetxeta enparantzan egindako bisitan egiaztatu ahal izan dute toki hori eraikuntza prozesuan dagoela eta hainbat toki ilun daudela, ia jarduerarik ez dagoela eta ez direla ematen hiritarren eta bereziki emakumeen segurtasuna bermatzeko beharko liratekeen baldintzak. Errealitate hau behin eta berriz salatu dute herritarrek eurek eta Barakaldoko EAJ-PNVk, baina Udalak ez du egoera konpontzeko gauza handirik egin.
Beltrán de Herediak eta Del Campok Murrieta kalean bisitatu dute Renfe trenbideen gainetik eraikiko den pasabidea, inguru hori Urban auzoarekin komunikatuko dena, barakaldarrek Renfeko tuneletik igarotzeko beharra izan ez dezaten, toki horretan hainbat gertakari izan baitira. Azpiegitura horiek burutzeko lanak Iñigo Urkulluren Eusko Jaurlaritzak emango dituen 1.800.000 euroekin finantzatuko dira,
Lan tailerra Barakaldoko emakumeekin
Esandako gune horiek bisitatu ondoren, Estefanía Beltrán de Herediak eta Amaia del Campok lan tailer batean parte hartu dute Barakaldoko elkarteetako ordezkariekin. Bertan ere izan dira genero indarkerian adituak diren abokatuak eta gizarteratze laneko teknikariak.
Amaia del Campok, bere aldetik, bertan elkartu direnei azaldu dizkie EAJ-PNVk 2013ko abenduan hasi zen Gora Barakaldo ekimenaren bidez herritarrengandik jaso dituen ehunka proposamen eta iradokizunak. Herri parte hartze ekimenaren bidez, hainbat ekimen jaso dira eta herritar askoren eta Barakaldoko gizarte taldeen kezkak eta ardurak ezagutzeko parada izan du EAJ-PNVk.
Barakaldoko jeltzaleen bozeramaileak azaldu du egoki eta beharrezko jotzen duela gaur egin den elkarretaratzea. Parte hartze tailer gisa planteatu da eta EAJ-PNVk mahai gainean jarri ditu Barakaldoko emakumeentzat interes handiko gaiak direnak. Aztertzeko lehen puntua izan da herrian emakumeentzat dauden puntu beltzak aztertzea eta beren segurtasunerako suposatzen duten arriskua.
Bigarrenez aztertu dira emakumeen kontra egiten diren delituak. Puntu honen inguruan ere hausnartu da udal esparrutik ematen den babesaren inguruan.
Amaitzeko, parte hartzaileek emakumearen lan munduratze prozesua aztertu dute eta arlo horietan jaso ditzaketen laguntasunak,
Gainera, topaketa honek balio izan du Segurtasun sailburuak Ertzaintzak etxeko indarkeriaren eta genero indarkeriaren biktimak diren emakumeei babesa emateko esparruan egiten duen lanaren inguruan informatzeko. Era berean erantzun ditu Barakaldoko emakumeekin lan egiten duten elkarteek planteatu dizkioten galderak,
Esperientzia honekin lehen eskutik ezagutu nahi izan dira emakumeek beraiek eta haiekin lan egiten duten teknikariek planteatutako proposamenak, emakumeei eragiten dieten arazoak konpontzen saiatzera begira,
Amaia del Campok bertaratu guztiei eskertu nahi izan die beren parte hartzea eta bi konpromiso hartu ditu. Lehenengo eta behin, parte hartzaileek tailerrean planteatutako proposamenak eta ekimenak defendatzea eta bereganatzea. Eta bigarren tokian, etorkizunera begira lan ildo hori mantentzea, bertan gogoratu nahi izan duenez, EAJ-PNVk herritarren parte hartzea bere ohiko lan jarduera gisa planteatzen duelako, kasu honetan Barakaldoko herritarrekin lankidetzan.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23