Prentsa Aretoa
2015/02/05
Jarraipena babestu dute Ortuellan, eta Saulo Nebreda aukeratu dute EAJ-PNVren alkategai
Elkarrizketa zalea da eta Alderdiak Euskadin dituen alkaterik gazteenetakoa, erronka hartu du "ilusioz, gogoz eta itxaropenarekin"
2013 urtean egin zen alkate Oskar Martinez, aurreko alkateak kargua utzi zuenean; 33urte zituen. Gaztetasuna, profesionaltasuna eta ilusioa uztartu dira berarengan, eta ordutik aurrera ortuellar gazte hau arduratu izan da alkate lanari ukitu berezia emateaz: bulegoko atea zabalik dago beti herritarrak hartzeko.
Industria maisua da lanbidez. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. Ortuellako alkatea aukeratu dute,aho batez, maiatzeko udal hauteskundeetako zerrenda-buru. Nebreda Udalean egindako lanak eta ahaleginak abalatu dute herriko uri batzarraren aho bateko babesa jasotzeko orduan.
Nebredak elkarrizketaren eta elkar lanaren alde egiten duen apustua izan dira esanguratsuak makila jaso aurretik eginiko lanean ere, Gizarte Ongizate zinegotzi izan zen aldian. Ez zen kasualitate hutsagatik aukeratua izan: alderdikide guztiek ezagutzen zuten Nebredak gizarte lanarekiko duen interesa. "Ez zegoen esparru egokiagorik Saulo moduko pertsonarentzat" esan dute.
Alkate izan den lehen aldi honetan, Nebreda jo eta ke aritu da krisiaren ondorio latzei aurre egiteko eta konponbideak bilatzeko. Bere ahaleginak bi alor oinarrizkoetara bideratu ditu: beharrean daudenei laguntzeko partidak mantentzea eta udalerrian enplegua sortzen laguntzeko politikak abian jartzea. Horiek helburu guztiak lortzeko helburuarekin, alkateak eskua luzatu izan die lan horretan lagundu nahi izan duten guztiei.
Saulo Nebreda ere bada Euskal Pilota Federakundeko presidente ohia eta Ortuellako Danok Lagunak pilota elkarteko presidentea. Bere hitzetan "lan txikiek, eskuartze txikiek gure herrikideen bizimodua hobetzen laguntzen dute. Gogor ekingo diot helburu horrekin, hau da, ortuellar guztien eguneroko bizimodua hobetzeko eta errazteko".
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23