Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2015/02/09

Barakaldoko EAJ-PNVk udalari eskatu dio Pormetxeta enparantzan esku hartzea, puntu beltza izaten jarrai ez dezan

Gobernu taldeari eskatu dio plaza horretan behingoz esku hartzea, eta toki hori leku segurua izan dadila hiritarrentzat, bereziki emakumeentzat

rss Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJ-PNVk udalari eskatu dio Pormetxeta enparantzan esku hartzea, puntu beltza izaten jarrai ez dezan

ARGAZKIA JAITSI

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak urtarrilaren amaieran lan jardunaldia antolatu zuen, etxe barruko eta genero indarkeriaren gaia aztertzeko. Topaketa hartan, besteak beste parte hartu zuen Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburu andreak. Jardunaldiak balio izan zuen emakumeen eta haiekin lan egiten duten profesionalen kezkak eta ardurak ezagutzeko; hain zuzen ere, genero indarkerian espezializatutako abokatuak eta lan munduratze esparruko teknikariak izan ziren, besteak beste, lan saio hartan parte hartu zutenak.

Lan jardunaldia hasi baino lehen, Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaileak Beltrán de Heredia andrearekin bisitatu zuen Pormetxeta enparantza eta Murrieta pasabidea amaituko den gunea, Renferen trenbideen gaineko pasabidea eginez, Urban auzoarekiko lotunea izango dena. Tailerrean parte hartu zutenek pozik hartu zuten pasabidearen eraikuntzaren bidez Renfeko tunelaren puntu beltza ezabatuta geratuko delako albistea. Baina, era berean esan zuten inguru berean dagoen beste puntu beltza ezabatzeko lana egin beharko litzatekeela, Pormetxeta enparantza,alegia.

Amaia del Campok, jeltzaleek Barakaldoko alkatetzarako aurkeztuko duten hautagaiak tailerrean parte hartu zutenek bertan adierazitako proposamenak bereganatuko zituela eta defendatuko zituela esan zuen. Orduan esandakoa betetzeko, gaur goizean mozioa aurkeztu du udalean PSE-EEren gobernuari Pormetxeta enparantzan behingoz esku hartzea eskatzeko eta leku hau herritarrentzat segurua izan dadila, bereziki emakumeentzat.

Toki honen segurtasuna auzitan jarri dute EAJ-PNVk eta inguruko herritarrek, emakumeek bereziki. 2012ko azaroan EAJ-PNVren Udal taldeak Pormetxeta enparantzan esku hartzea eskatu zuen; eskakizun bera egin zuen 2014ko maiatzean, baina alkateak  zentzu honetan EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa aztertzea eragotzi zuen. Beste gauza batzuen artean eskatzen zen esandako plaza horretan dauden puntu beltzak ezabatzea. Abenduan gauza bera eskatu zen pasabideko lanak amaitzear zeudela iragarri zenean. Azken lan hau egin ahal izan da Iñigo Urkulluren Gobernuak eman zituen 1.800.000 euroei esker.

Gure alderdiak egin duen modu berean, inguru horretan bizi diren herritarrek behin eta berriz salatu dituzte enparantza horrek dituen arazoak, hau da, txoko ezkutu asko ditu eta argi eskasa. Horrez gain, mugimendu gutxi egoten da eta ez du,oro har, herritarren segurtasuna bermatzen, eta bereziki emakumeena. Orain arte, eta EAJ-PNVren zein herritarren aldetik arazo hau konpontzea eskatu izan den arren, udal arduradunek ez diete eskaera deiei inolako erantzunik eman.

  Berri ikusiagoak...