Prentsa Aretoa
2015/03/03
EAJ-PNVk Josu Bergararengan jarritako konfiantza berretsi du berriz ere Sestaoko alkategai izan dadin
EAJ-PNVren hautagaiak "Sestao hazi araztea” du helburu "eta Sestao herriak pertsona gisa hazi arazi gaitzala"
Ez da erraz gertatzen Josu Bergara Sestaoko kaleetatik ibiltzea eta jendea berarekin hitz egiten ez gelditzea. Josu Bergara, Sestaoko alkateak eta maiatzaren 24eko udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategaiak herria darama bihotzean eta buruan. Herrikideekin hitz egitea gustuko duela esan digu, eta beren kezkak eta ardurak lehen eskutik ezagutzea.
Gehiegitan izan da ezaguna inguruko albiste txarrengatik eta langabezi tasa altuagatik. Dena dela, etorkizun oparoa ere badu industrian, kirol arloan, kaleko giroan,inauteri paregabeetan eta beste hainbat gauzetan. Herri bizia, gauzak lortzeko ahaleginean gogortua. Bere izaeraz harro dagoen herria, Sestao bihotzean daramaten pertsonek egina.
35 urterekin, Josu Bergarak esperientzia luzea du politikan. Bizkaiko Foru Aldundian, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren ardurapean Berdintasun Saileko Zuzendaria izan zen eta Sestaoko zinegotzi ere izan zen lehenago eta alkate 2011 urtetik aurrera. Bulegoko ateak irekita ditu beti, eta herritarrak sarri hurbiltzen zaizkio beren ardurak azaltzera.
“Asko dugu egiteko. Aukeren trena hartu behar dugu, eta ez dugu pasatzen utzi behar" esan du Bergarak.
Lau urtetan urritasuna kudeatzen aritu ondoren, Josu Bergarak pertsonen aldeko apustu argiari eusten dio, beren oinarrizko beharrak asetzeko eta oinarrizko zerbitzuak %100ean bermatzeko. "Sestaon behar bezala bizi behar dugu, bizitza kalitate onarekin". Bere lan taldearekin batera Udalean eman dituen lau urteotan, eskatu diren laguntasun guztiak eman dira.
“Beste 4 urte eman nahi ditut gure herriaren alde. Sestao hazi araztea dut helburu, eta Sestaok ere pertsona gisa hazi arazi gaitzala ”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23