Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2015/03/06

EAJ-PNVren lau Uri Erakundeek Amaia del Camporengan jarritako konfiantza berretsi dute

“Erakutsi egin du ondo prestatuta dagoen pertsona dela, berarengan konfiantza izan daitekeela eta dena emateko prest dagoela Barakaldo eta barakaldarren alde" azpimarratu dute alderdikideek

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren lau Uri Erakundeek Amaia del Camporengan jarritako konfiantza berretsi dute

ARGAZKIA JAITSI

Amaia del Campok "ilusioa eta konfiantza itzuli die herritarrei, eta hori lortu du bere lanarekin eta konpromisoarekin". Hitz horiekin definitzen dute Amaia del Campo Barakaldoko lau uri erakundeetako alderdikideek, oraingo bozeramaile jeltzalearengan jarri duten konfiantza berretsi dutelarik, maiatzeko udal hauteskundeei begira Barakaldoko EAJren alkategaia izan dadin.

Barakaldo, Gurutzeta, Burtzeña eta Kastrexanako alderdikideek Amaia del Campo duela hilabete batzuk aukeratu zuten, aho batez, talde jeltzaleak aurreko hauteskundeetan lortu zituen emaitzak gogoan,baina batez ere bozeramaileak herrikideekiko erakusten duen hurbiltasuna kontuan izanik. Izendapen honekin, Del Campo Barakaldoko lehen alkate andrea izan liteke, Bizkaiko bigarren udalerririk handieneko emakume agintari gorena.

"Oso ondo prestatuta dagoela erakutsi du, berarengan konfiantza izan dezakegu eta bere onena ematen du Barakaldo eta barakaldarren alde. Amaiak Barakaldon faltan dugun zerbait ematen digu: hurbiltasuna, zintzotasuna, entzuten jakitea eta, batez ere, egiarekiko konpromisoa" esan dute alderdikide eta kideek.

Hirugarren aldia da Amaia del Campo alkatetzara aurkeztuko dela. Azken urte hauetan erakutsi du politika egiteko duen modua herritarren gustukoa dela. Agerian dago barakaldarrek gero eta babes handiagoa ematen diotela, babes hori lortu da bozeramaile jeltzaleak urte hauetan guztietan egin duen lanagatik.

Amaia erraz topatuko duzu herriko auzoetatik herrikideekin hitz egiten beren beharrak eta kezkak ezagutzeko. Del Campok garrantzi handia ematen dio herritarren parte hartzeari eta behin eta berriz esan du herritarrei galdetu behar zaiela, esan behar dutena entzun behar dela eta beren iritziak kontuan hartu behar direla.

Del Campo Zuzenbidean lizentziatua da eta 14 urtetan izan da Barakaldoko Epaitegietako prokuradorea eta Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroko (CEDEMI) zuzendari-gerentea. Halaber, EAJ-PNVren Aberri Batzarreko kidea izan da, Uri Buru Batzarraren lehendakari orde eta Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea.

Udal politikako ibilbidea 1995-1999 legegintzaldian hasi zuen. Zinegotzi izan zen eta Kiroletarako Udal Institutuko presidentea. Etenaldi baten ondoren, 2007 urtean Udalera itzuli zen. Ordutik aurrera izan da zinegotzia eta EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramailea.

Amaia del Campo ezkondua da eta bi seme ditu. Aisialdian gustuko du irakurtzea eta familia eta lagunekin mendira igotzea.

  Berri ikusiagoak...