Prentsa Aretoa
2015/04/05
Javier Aranburuzabala izango da, berriz ere, Portugaleteko EAJ-PNVren alkategaia
“Suspertze ekonomikoa izango da gure helburu nagusiena, hori baita Portugaleteko herritarren ardura nagusiena”, baieztatu du hautagai jeltzaleak
Bigarren aldia da Javier Aranburuzabala Portugaleteko alkatetzarako aurkeztuko dena, oraingo honetan “2011 urtean izan ez genuen esperientziarekin”. Udal kudeaketara begira, oraingoa talde “indartua eta hobeto prestatua” da. EAJ-PNV-ren hautagai zerrenda osatzen dutenek argi daukate erronka honek suposatzen duen “ardura”, eta lehen eguneko ilusio eta gogoekin ekin nahi diote lanari.
Hautagai jeltzalea EAJ-PNV-ren kolaboratzaile nekaezina eta ekintzailea da, eta hori izan da, hain zuzen ere, uri batzarrak alkatetzarako aukeratzeko orduan kontuan hartu duena. 53 urterekin ondotxo daki zer den Portugaleteko herritarrek behar dutena eta bere “esfortzu eta ahalegin guztiak” jarriko ditu “ herritar guztien beharrei erantzuteko”.
Berak argi dauka “Gehien kezkatzen gaituena da gure inguruan dagoen langabezi tasa, eta hori da Portugaleteko herritarron ardura nagusiena”. Ekin egingo dio ekonomia suspertzeko lanari, jarduera eta enplegua sustatzeko ekimenari “une honetan sufritzen dugun langabezi tasak murrizteko”. Era berean, ez du ahaztuko Portugaleteren bizitza kalitatea “behar-beharrezkoa baita giro adeitsua eta bizikidetza ona lortzea”.
Ezkondua da eta 29 urteko semea dauka. Gizarte graduatua da, enpresei aholkularitza ematen die eta erkidegoen administraria da lanbidez. Lan egiten ez duen denbora familiari ematen dio, eta bereziki emazteari. Gustuko du herrian paseatzen irtetea eta merkatarien elkartean laguntzea. Bere zaletasunen artean dago idazluma, boligrafo eta idazteko tresna bitxien bilduma egitea.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23