Prentsa Aretoa
2015/05/05
Sestaoko Udalak ez labaintzeko tratamendua emango du espaloietan erorketak saihesteko
Tratamendua mutxardatu mekanikoa egitean datza, teknika hau bidiazko diskoa daraman makina baten bidez egiten da
Sestaoko Udala ez labaintzeko tratamendua ematen hasi da pertsonak ibiltzeko zailtasuna dagoen zenbait espaloi zatitan, zati horiek konplikatuak dira ibiltzeko tokiaren orografiagatik, batez ere euria denean.
Leire Fernandez Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, tratamendua mutxardatu mekanikoa egitean datza, teknika hau bidiazko diskoa daraman makina baten bidez egiten da, ez da fresatzailea bezain urratzailea eta lauzen gainetik pasatzen denean ez du lauzaren marrazkia hondatzen baina lauzaren lehen kapa jaten du – 3 bat milimetro-, nahikoa haren zimurtasuna eragin eta oinetakoen itsasgarritasuna areagotzeko.
Neurri honen helburua espaloietan dabiltzan herritarren segurtasuna hobetzen jarraitzea da eta aldi berean mugikortasun arazoak dituztenen eta adinekoen labainkadak eta erorketak saihestea.
Tratamendu hau Antonio Trueba (lauza podotaktiletan), San Diego (12 eta 14 zenbakien arteko zatian), El Carmen Auzunean, Doctor Ferrán, Los Baños, Juan Crisóstomo Arriaga eta La Galana kaleetan erabiltzen ari da.
Jarduera honen bidez, Sestaoko Udalak azken hilabeteotan arazo hau Obra eta Zerbitzuen atalean aurkeztu dituzten instantzien bidez hiritarrek egin dituzten eskabideei erantzun nahi die.
Semaforo akustikoak
Bestalde, Udalak duela gutxi bi semaforo akustiko berri jarri ditu ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat Bide Nagusiko 45 zenbakian (Kuetok gurutzearen parean) eta Bide Nagusiko 60 zenbakian (garai batean José Mencia haurtzaindegia zenaren parean).
Gaur egun udalerrian 7 semaforo akustiko daude, aurretik beste 5 zeuden Kasko Plazako inguruan dauden oinezkoen pasabideetan (Las Llanas Zumarkalea, Galindo Bidea, Aizpuru, Kasko Plaza eta Bide Nagusia).
Horiek guztiak ONCE-k bere erabiltzaileei banatzen dien urrutiko aginte-gailua sakatuta pizten dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23