Prentsa Aretoa
2015/05/08
Santurtziko EAJ-PNVren programaren hamar puntu nagusiak.
Jarduera ekonomikorako eta enplegurako espazio berri bat abiaraziko dugu "El Árbol” industrialdean, enpresa berrientzako eta ekintzaileentzako. Aisiarako espazioak berreskuratzearen aldeko apustua egingo dugu, trenbidea desagerraraziz eta portuko pabilioiak behera botaz. Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria jarriko dugu martxan, pertsonetan oinarrituta dagoena eta babes ofizialeko etxebizitzen aldeko apustua egiten duena. Hobekuntzak egingo ditugu garbitzeko eta zaborra biltzeko zerbitzuan, edukiontzi eta makina berriak jarriz eta ordenantzak betetzen direla ziurtatzeko kontrol zorrotza eginez. Santurtzi Berdea: Bidegorrien sarera batuko dugu udalerria eta Serantes bultzatuko dugu erreferente berde modura. Aurrera pausuak emango ditugu irisgarritasunean: hiriko igogailuak jarriko ditugu eta oztopo arkitektonikoak kentzen jarraituko dugu. Gazteentzako lokal bat jarriko dugu martxan, nerabeen aisiarako erreferentziazko lekua izango dena. Udal bitartekaritza zerbitzu bat abiaraziko dugu, gizarte-arazoen inguruan sor daitezkeen gatazkak konpontzeko. Udaltzaingoaren oinezko patruila bultzatuko dugu, bizilagunengana hurbiltzeko neurri modura. Leihatila bakarra deszentralizatuko dugu eta Kabiezesen, Mamarigan eta hiriaren erdigunean jarriko dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23