Prentsa Aretoa
2015/09/14
Udalak Autonomia kalea berriro urbanizatzeko lanak amaitu ditu
Udalak 512.000 euroko inbertsioa egin du
Sestaoko Udalak Kueto auzoko Autonomia kalea berriro urbanizatzeko lanak amaitu ditu eta lan horietan 512.000 euroko inbertsioa egin du. Lanak zortzi hilabete iraun dute eta 150 metro luzeko tarteari eragin diote, Concepcion Arenal eta Marcos Grijalvo kaleen artean dagoen zatiari hain zuzen ere.
Obrak hasi aurretik, bidea oso egoera txarrean zegoen denboraren poderioz, eta espaloietan irrist egitea zen arazorik nagusiena. Obrak eta Hiribideak arloak aukera probestu du zonalde horretako birgaitze integrala egiteko. Era horretan, eta onartutako proiektuak jasotzen zuen bezala, lur azpiko hornikuntza eta saneamendu sareak berritu dira, espaloiak eraberritu dira oztopo arkitektonikoak kentzeko eta errepidea berriro asfaltatu da. Argiteria publikoa ere modernizatu egingo da eta etorkizunean zaramaren bilketa pneumatikoa egiteko kale azpiko aurre-instalazioa egin da.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23