Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2016/02/03

Sestao Berrik 27 etxebizitza berri eraikiko ditu Txabarri kaleko 33, 35 eta 55 zenbakietan

Eusko Jaurlaritzak eta Udalak, bakoitzak %50eko parte-hartzearekin eratutako elkarte publikoak, obrak martxoan adjudikatzea espero dute

rss Ezagutzera eman
Sestao Berrik 27 etxebizitza berri eraikiko ditu Txabarri kaleko 33, 35 eta 55 zenbakietan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 27 etxebizitza berri eraikiko dituzte Txabarri kaleko 33, 35 eta 55 zenbakietan Sestao Berri elkarte publikoaren bitartez. Obrak 1, 6 milioi eurotan atera dira lehiaketara eta martxoan adjudikatzea aurreikusten da. Etxebizitza arloko Sailburuordetzak ekintza hau laguntzen du 1,4 milioi euroko diru-laguntzarekin.

Ekimen honi esker babes ofizialeko 18 etxebizitza eta 9 etxebizitza libre egingo dira. Babes ofizialeko etxebizitza guztiak Udalaren jabetzakoak izango dira udalerriko gazteen artean alokairuan jartzeko. Etxebizitzak 2017 urtearen amaiera eta 2018ko hasieraren artean amaituta egongo dira.

Sestao Berri elkarte publikoak enplegua sustatzeko klausula sozialak sartu ditu baldintza orrian, eta beraz pertsona langabetuak kontratatzea kontuan hartuko da enpresek aurkezten dituzten eskaintzak baloratzeko orduan.

  Berri ikusiagoak...