Prentsa Aretoa
2016/03/10
Santurtzik turismo denboraldiari emango dio hasiera, aste buru oso batez egingo dituen Ate Irekien jardunaldien bidez
Santurtziko Udalak aurtengo ediziorako turismo alorrean aurreikusten duen egitaraua eman nahi du ezagutzera,eta horretarako antolatu ditu martxoan bertan egingo diren Ate Irekien jardunaldiak.
Santurtzik urte osoan eskaintzen ditu turismo alorreko jarduerak udalerriko alderdi ezberdinetan. Gehienek kanpotik datozen turistak erakartzen dituzte eta hainbat dira santurtziarrek eurek baliatzen dituztenak. Jarduera hauek guztiak ezagutzera emateko, Santurtziko Udalak aurtengo ediziorako turismo alorrean aurreikusten duen egitaraua eman nahi du ezagutzera, eta horretarako antolatu ditu martxoan bertan egingo diren Ate Irekien jardunaldiak.
Jardunaldi hauek martxoaren 19 eta 20an ospatuko dira eta era ezberdinetako jarduerak antolatu dira, besteak beste txangoak belauntzian, arrain enkante antzeztuak eta irteerak kanoan. Horiek guztiak doan eskainiko dira. “Baliabide eta jarduera piloa daukagu urtean zehar eta, gehienetan, kanpotik datozenak dira jarduera horiek gozatzen dituztenak bisita prestatzeko orduan bertan egin dezaketenaz galdegiten digutelako. Baina, beste aldetik ere, gure herrikideek beren herriak eskaintzen diena ezagutzea nahi dugu” esan digu prentsaurrekoan Joseba Ramos Sustapen Ekonomikoko zinegotzi arduradunak. Ramosek zentzu berean esan duenez “ate irekien jardunaldiaren lehen edizioan dugun helburua santurtziarrei zein kanpotik datozkigun guztiei eskaini nahi dieguna erakustea baino ez da. Gure instalazioak ezagutu ditzaten eta eurena den guztiaz balia daitezen, beren herriaz”.
Larunbaterako honakoak aurreikusi dira:
10.00etatik 14.00etara: Santurtzi Itsasoa Museoan mural kolektiboa egitea.
10.30, 11.30, 12.30, 13.30, 16.20 eta 17.30ean: Irteerak belauntzian itsasadarretik.
11.00, 12.30, 16.00 eta 17.30ean: Irteerak belauntzian Abratik eta portutik.
11.00etatik 13.00era eta 16.00etatik 18.00etara: Circe yatera bisitak.
11.00etan: Dorretxera bisita gidatuak.
11.30ean eta 12.30ean: Bisita antzeztua Encrucijada al Agurtza taldearekin.
12.00etan: Arrain enkante antzeztua Santurtzi Itsasoa Museoan.
11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara: Kanoan irteerak Akuamaya abenturarekin.
Iganderako honakoak aurreikusi dira:
10.00etatik 14.00etara: Santurtzi Itsasoa Museoa mural kolektiboa egitea.
10.30, 11.30, 12.30, 13.30, 16.30 eta 17.30ean: Irteerak belauntzian itsasadarretik.
11.00etan eta 12.30ean: Irteerak belauntzian Abratik eta portutik.
11.00etatik13.00era: Circe yatera bisitak.
11.00etan: Dorretxera bisita gidatuak.
11.30ean eta 12.30ean: Bisita antzeztua Encrucijada al Agurtza taldearekin.
12.00etan: Arrain enkante antzeztua Santurtzi Itsasoa Museoan.
11.00etatik 14.00etara: Kanoan irteerak Akuamaya abenturarekin.
Egitarauan jaso diren jarduera hauek guztiak doan eskainiko dira, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik Turismo Bulegoan izena ematea turismo@santurtzi.net helbide elektronikoan edo 94 483 94 94 telefonoan.
Zozketak
Arestian azaldutako jardueretan guztietan parte hartzeko aukera izateaz gain, ate irekien jardunaldietan eta hilaren 22ra arte egingo den inkestari erantzungo dioten pertsonak bi pertsonarentzako eta egun erdirako belauntzi irteeraren zozketan sartuko dira. Zozketa berean zozketatuko dira Baleak Ikusteko bi txartel, bakoitza bi pertsonentzat. Zozketan parte hartzeko interesa duten guztiek Itsasoa Musean dagoen informazioarekin erantzun ahalko dituzten hiru galdera erantzun beharko dituzte. Museo hau zabalik egongo da martxoaren 19 eta 20an Santurtzin egingo diren Ate Irekien Jardunaldietan.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23