Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2016/09/27

Sestaok zergak izoztuko ditu 2017an, JEZ eta zarama-tasa izan ezik

Gobernuaren 426 euroko laguntza jasotzen duten langabeentzat, kiroldegia merkeago izango da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak ordenantza fiskalak izoztea erabaki du 2017 urterako. Bi kasutan, ordea, % 3ko goraldia izango da: Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) eta zarama-tasan.

Josu Bergara udalerriko alkateak esplikatu duenez, tokiko zerga gehienak izozteko erabaki hori Kontsumo Prezioen Indizean (KPI) azken urtean izandako aldakuntza ezaren ondorio da. Honelako egoeran, zergak 2016 urtean bezala mantentzeko erabakia hartu du gobernu-taldeak, “familiek arnasaldia izan dezaten, oraindik denontzat zailak diren une hauetan”.

Bestelakoa da zaramaren kasua. Udala kontratu berri baten lizitazio-prozesuan da, bideak garbitzeko eta hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzua emateari begira. Kontratu hori 2017 urtearen hasieran sartuko da indarrean, eta haren kostua, oraingoarekin alderatuta, 800.000 euroraino emendatzera irits daiteke, zerbitzu berriak gehituko direlako, hala nola udaleko zarama-edukiontzi eta paperontzi guztiak berritzea.

Udalak kontratu berria ordaintzeko egingo duen ahalegin eskerga dela medio, tasa % 3 handitzeko erabakia hartu da, zerbitzuak sortzen duen defizitaren parte txiki bat arintzeko. Alde ekonomikotik begiratuta, horrek 40 zentimoko igoera ekarriko dio familia bakoitzari hiruhileko. Hala, familia-unitate bakoitza, hiru hilean behin, oraingo 13,60 euroak pagatzetik 14 euro ordaintzera pasatuko da.

Urtean 2 milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresek ordaintzen dute Jarduera Ekonomikoen Zerga. 2017an, % 3 eguneratuko da, azken urteotako irizpideari eusteko: karga fiskal handiena zergadun handiei egokitzea. Horri esker, Udalak 35.000 bat euro gehiago bildu ahal izango ditu 2017an.

Halaber, PSE-EEk proposatuta, Udalak kiroldegien tarifak aldatzea erabaki du. Hala, 426 euroko laguntza kobratzen duten langabeek inolako saririk ez duten langabeen tratu bera izango dute, eta seihilekoan 19 euro soilik ordainduko. Pertsona horiek, egun, 52,23 euro pagatzen dituzte seihilekoan, kirol-instalazioetan sartzeko.

  Berri ikusiagoak...