Prentsa Aretoa
2016/10/13
Sestaoko Udalak bekak onartu ditu, 127 eskolako materialerako eta 120 jantokietarako
Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduak Arloak 150.000 euro aurreratzen die familiei, ikasturteko gastuei aurre egiteko
Sestaoko Udalak, urrian egin ohi duen bezala, ikasketetarako bekak onartu ditu eta 2016-2017. ikasturte honetan 247 ikasleri emango zaizkie, 146.593 euro guztira .
Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen arloko zinegotzi Flori Núñezek azaldu duenez, programa hauen helburua familiei ikasturte hasierako gastuekin laguntzea da, bai eskolarako materiala erosteko eta bai jantokiko gastua ordaintzeko. Horrez gainera, zinegotziaren esanetan ”haurrek hezkuntzarako duten eskubidea babestu nahi dugu eta horretarako beharrezko diren baliabideak erabili”.
Núñezek gogoratu du “eskola garaian dauden seme-alabak dituzten familiek badakite zein gogorra izaten den ikasturte hasiera, eta bereziki, baliabide ekonomiko urrienak dituztenek”. Horrexegatik, Sestaoko Udalak aurreratu egingo die dirua familiei, eskolarako materiala erosi eta jantokietako gastuei aurre egin ahal izateko.
Hala ere, adierazi duenez, Udalak berreskuratu egingo du orain emandako diruaren zati bat, izan ere ikasle onuradunek derrigor eskatu behar izaten diote beka Eusko Jaurlaritzari, eta agirietan adierazi egin behar izaten da diru-sarrera Udalak egin izan duela.
Eskolarako materialak erosteko bekei dagokienez, Udalak 142 eskabide jaso ditu, eta horietatik 127 onartu dira eta 15 ezetsi, berauen familia-unitateetan gainditu egiten zelako laguntza horiek jasotzeko Udalak ezarritako diru-sarreren kopuruaren muga.
Laguntza ematen den kasuetan, Udalak bale bat ematen dio beka jasoko duen ikasle bakoitzari eskolarako materiala ordaintzeko, bai ikastetxean bertan erosita edo liburu-dendaren batean erosita. Programa honek 20.193 euroko kostua izango du Udalarentzat.
Beste aldetik, Eskolako jantokietara joatearen gastuei aurre egiteko beketan 135 eskabide jaso dira, eta horietatik 120 onartu dira eta 15 ezetsi, berauen familia-unitateetan gainditu egiten zelako laguntza horiek jasotzeko Udalak ezarritako diru-sarreren kopuruaren muga. Horrela, udal administrazioak familiei 126.400 euroko kopurua aurreratuko die jantokiko zerbitzua ordaindu ahal dezaten.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23